Udaberriz
Muniategi-tar Sabin
O, ene lur ta, biotzeko baserri!
So dagitzut so bai, gozoro, zuri.
Lau zugatzondo, beste lau bat soro
Ta, Udaberriki iantzia osoro...
Larra ta zelaiak, itxaro-lorez,
Intzaren besapetxoan, ioranez.
Zer ote dio kukuak aritzari,
Zer papargorritxoak maiteari?
Zer aizeñoak kutunki, loreari,
Bai madari eta, bai kerixari?
Zer inguma pertxentak bereari,
Panpiña dirudin egaztariari?
Zer izaki bakoitzak ezkutuki,
Zer biotzik biotzera alkarri?
Indar berritzerik gozoenean,
Oro amets ta, lillura danean...
Bere ezkontza, eztaietarako,
Ta, bere eskaintza gurenerako...
Izadia bai dala eder iantzi!:
Oro zillar ta, oro urregorri!
|