|
Neskatx bat...
Igotz
Mintzo-gai olerkia,
biok autu eztiz,
aldatz pikean gora
euri-tantak ahora
giñoiazan astiz.
Goi-bidetik neskatx bat
yatorku kantari:
kaikuz nasai jantzia,
samur bere begia,
ulea aizeari.
Nundik ator, neskato?
nik ari itandu.
Goian ditut aitonak,
ta guraso kutunak;
areik ditut poztu.
Mao gorri az, neska,
ibilliz, begituz.
Oi, eder! izan adi
olan biotz-guri,
aita-amak laztanduz.
Barriro be, kantari,
doa bide-beera...
Eusko neskatil oro
anbat dituzu txoro
ba'litzaz antzera!
|
|