L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1983 (1984) —Hurrengo artikulua







 

 

Baso oiartzuna

 

Agustin Beloki

 

Ernio gaindituaz atorren

ipar-aize oztua,

sar, ao-epelean barna,

goldatu olerki-lurra,

bear aut, lagundu arren!

edo ta izan, diodanaren testigu justua.

 

Beti leiatil beretik atorren eta uan

arnasgai euskotarra,

otzean otz, fiñean fin,

ni pozik, banitzake din,

zerbait jaulkiaz ire kolkora

uztai bat bedik luzatuko banu aberri-katea.

 

Baldin nere olerki gelan

ez baduk aurkitu gairik,

itxogin apur bat, masail ertzean,

nere alegina, naiz arnas utsean,

or doak, artu ta eraman ik,

olerki biur ezak zeru zabalean.

 

Irakur leizkek Bidani goi-egurats,

ire zain medarretan, malkoz, odolez,

aldiz landutako olerkiak,

agian... izebaren osiñetik eroriak?

busti itzak nere osiñeko uraz?

ire gozagarri ta bere omenez.

 

        Izeba:

kondaira itsasoan,

aldiaren gela izkutuan,

somatzen dut,

zure aberri oinkaden

oiartzun ixilla.

Ain ixil...

bakarrik,

aberri-entzumenez

jaso deiken.

Ots,

erri irautearen

zarata neurtua.

Inguru beriak egosten ziren,

karobi zu...

«Argiaren» ego apañak,

zure lumaren izkiz jantziak,

euskal nortasunaren kezkaz,

aberri gurdiari

bultz eta bultz,

aldiak eramango duan

askatasun geltokiruntz.

Zure lumaren

nai-ta eziñezko

giro alai,

edo mingotz,

egoerak mugaturiko

ur-bide estuan.

Tantan denak jaulkiaz joan ziñen,

bakoitza laztan biurtuaz,

aberri ta izadiaren musuan.

 

        Bidani:

erresuma zarreko oiartzun sotilla,

bas-eleiz ezkil goitarra,

an-emen jasoa,

sutondoan galbaituz,

gozo zitzaizun,

inguru guztien ohorez, bai...

sasiko masusta, pagadiko txillar,

zelaietako milla lore...

erri ta izadiaren goraltzan

azpimarratuz,

«basolore».

 

        Basolore, basolore,

ustez,

lur landurako zenduen

mototx muiñeko

zure azia,

aize arrotzen zurrunbiloz

garaizegi jausia,

arerio oinpean triskildua

bañan, iñoiz ez,

arras galdua,

kirkil kantariaren udaberri motxa,

gerraren laño kirestuak

biurtu zuten,

udara negu,

eguna gaua.

 

        Amorru-ontzi gañeztua,

ozpin jario,

oñaztarri gisa,

zure illea moztuz, igaro zen

gorroto guraiza.

Etxipen sabelean kokatua,

bildurraren tellapean

espetxeratua,

gaizkille baten antza,

aberkide leial izatearen

sari mingotza.

Zenbat bider entzun ote,

barru kantu mindua...

guraiz pozoitsuen, rats eta rats,

ots iginkor,

ixil, eziñaren

zigor madarikatuaz

agian...

zigorra, are zigorrago,

aberri baratzan

atxurlaririk ezak,

euskal senaren

berakada amildua,

gero-belaunaldion

lo-zorro antzua,

zure alegiñaren uzta,

ikusiz,

nola jaustera doan

ezerezaren zakuan.

 

        Ez... izeba, ez...

gogamen eskuak

kondaira zakuan

sartzean

an,

urrutian,

euskeraren zainak

ezkotzen dituen

ur-geldian,

aurkitu dut

zure olerki aria,

artu, ta..

nerearekin korapilduz

geroari utzi nai diot

ertz-agiria,

agian...

norbaitek elduko dio,

geroan,

ta osatuko

aberri askatasun lokarria.

 

        Zure malkoak

banan banan tolestuak daude

aberri kaltzadan,

gaur geranon

eta etorriko diran

erkideen askatasun bide...

ortik igaroko dan

noizbaiteko Euzkadik,

eskertuko zaitu

agur, basolore.

 

        Orra... izeba!!

ni,

zu ziñan iturri bereko ur,

zelai bereko belar,

zuaitz bereko ezkurra,

torizu,

guzti oien artetik

jaso dedan

maite-min agurra.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.