|
Erail
Paulin
Nun zagoz estaldurik,
iturrien sormena...
bizitzaren garra...?
Nun da jakituria,
oroz goitik dagona,
Jaungoiko Bakarra...?
Zure itz indartsua
jabetasun osoaz
otska ibili zan;
lurraren jabea naz,
beste jaunik ez dago,
gizonen bizitzan.
Baiña zentzun bageak
egirik ez dau gura
gizonen artean;
arrokeriz jaiki da,
zure aurka aupaka,
dongakeriean.
Bizia geuria da...
arrokerizko itza
gizonen miñetan;
ausardikeri baltza,
lotsa galduak dabiltz,
indarkerietan.
Eskubideen eskean,
zarata ta orroa,
au dok mallu otsa;
ez zana ta dan orri,
nork emon ete eutsan
nortasun jabetza...?
«Ez dozu iñor ilko»,
gizon gain otska dago
berezko indarrez;
leoiak ilko dira,
itzari erantzunez,
parka deadarrez.
|
|