L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1983 (1984) —Hurrengo artikulua







 

 

Colombia

 

Basilio Iraola

 

Ego-Amerika'ren ipar-sarkaldean,

Dakusgu erri eder bat tropiko aldean.

Granada-berri izena zuan jaiotzean,

Colombia gerogo erri-erdibitzean.

 

Luze eta zabala da mugaz ta lurrez,

Praintzi ta Españia an sartuko errez.

Bost laterrik besarka anai maitasunez,

Bi itxasok kulunka niñez ta aparrez.

 

Emengo mendik dira aundi ta ugariak

Denak zugaitzez eta belarrez josiak.

Batzuek elur txuriz beti estaliak,

Zure gallurrak, Ruiz, dira arrigarriak.

 

Manizales gañetik naukazu begira,

Begiak dizkidatzu ederrez lillura.

Zure buru apaña argi ta dizdira;

Rubi baten txinpartak ain eder ez dira.

 

Ibaietatik batzuk zabal eta luze,

Millaka kilometro izango dituzte.

Madalena luzeen, liburuk diote,

Kauka ta beste batzuk ondoren datozte.

 

Oi! Madalena ibaia, zera zoragarri.

Kantu eder luze bat nai nizuke eskeñi.

Zure uretan ni naiz askotan ibilli,

Zure baztar loretsuk naute lillura ni.

 

Elurmendietatik erreka ta ibaiak,

Ernaldutzen dituzte beko zabaldiak.

Eguzkiak berotzen ditu goi ta beak,

Noiz-nai izaten dira laño ta curiak.

 

Urte guztia udara Colombi aldetik,

Neguak du izena euri geiagotik.

Ba-ditu toki otzak Bogota aldetik,

Baño goi daudelako itxaso gañetik.

 

Lurralde yori ontan ugari loreak,

Eder ta ikusgarriak emengo orkideak.

Jateko igaliak berdiñik gabeak,

Paradiso'ko aiek bakarrik obeak.

 

Nere ustez, ordea, igalietatik

Kafia dabilkigu den-denen aurretik.

Onengandiko edarik iñun ez berdiñik,

Orregatikan emen denak bertsolarik.

 

Laterri onen lur-gaña eder ta aberatsa,

Areago lurpea: urre ta esmeralda.

Petrolioa ere an-emen gañezka,

Atzerritarren begik lotan ez dabiltza.

 

Larre mardulak ditu ertz eta erditik,

Errez gizentzen dira bei ta abelgorrik.

Aberez Colombia dabil oso goitik,

Okelaren eskea baztar guztitatik.

 

Emengo egaztiak, zuk, nun ikusiko?

Kolibri txiki-txiki ta kondor aundiko;

Lenengoak loreai miztoa sartuko,

Bestea laño artean, aundien dalako.

 

Gizartean geienak dira aurpegi zuri,

Beltzak ere ikusten, baño ez ain ugari.

Beltzaranak geiago nere ustez agiri,

Odolez dira bero, erne zaite ibilli.

 

Aspaldi ez dala oraindik erri bikain ontan

Odolik asko ixuri zan baztar guztitan.

Joanak joan dira, beintzat oraingotan,

Pakea da nagusi Colombi-lurretan.

 

Lleras jaunaren lana aundia izan da,

Gizon txikia danarren, buruz da azkarra.

Lengo bi Lendakarik asia zutena,

Neke ta izardi ugariz burutu du dena.

 

Colombia, lur eder, eta kristau-erri,

Gaur kristaudi guztia begiraka zuri.

Erroma'tikan Aita zurera da etorri,

Zure lurrean gora nai du Eukaristi.

 

Andre-mariren erri izena zuk dezu,

Semearekin Ama nai degu agurtu.

Urrutitikan asko etorri gera gu,

Eukaristi siniste indartuko al-zaigu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.