L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1983 (1984) —Hurrengo artikulua







 

 

Nire izate berberean bezela

 

Muniategi'tar Sabin

 

Dora Etxeberri de Castellanos

kolonbiatar olerkarime iaioarena da olerki eder au,

bere, «Eterna Huella» idaztiñotik artu ta euskeratua.

 

Nire ezurren txirula

igarotzen duen abotsean;

ta, nire bekokian itxasoa

bezela asiz datorren argian;

aldiaren ertzeko

uraren bitsean;

aizeak deitzen digun

irrintzi luzean;

gauak zabaltzen duan

izar-izara

ta, aienzuri nabarmenezko

adar-pilla aundian;

muñoetatik ietsitako

ur-dario gardenean;

ildako idolu kutunen

urregorri dizditsuan;

musuz desorritzen diran

gardeni gorrietan!

adarki ezeetako

sugar lotietan;

nirezko nirean bezela

taupaka dago

nire odola.

 

        Euriak mamitzen ditun

izotz-kandelatan;

illerrietatik abestutzen

duen larretxorian;

umaotutako kañaberan,

gogaitezko maatsean

ta, bere aterpera

iritzi ez zan enara ortan;

—oldozmen barrenean

atxiki ezin dan oro ta,

zirkinge ta, ikusge,

astintzen gaituenetan—

muinean, kimuan,

ernamin, kabi, egadan,

bularreko xurrutak

alikatzen ditun ardoan;

emen, or, aruntzago,

bestearen ta arenean,

bizitzazko lurbira,

izadiaren orotasunean,

nirezko nirean bezela

taupaka dago nire odola.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.