Nun ote dago nire ontzia?
Oscar Echeverri Mejia
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
«Las Cuatro Estaciones»tik euzkeraturiko olerkia.
Bogotá/1980.
Itxasgizon itsu baten antzera
billa nabil nire ontzia bat-batean galdutakoa
eta ez dut aurkitzen ez atematen izaro bat ere nun
utzi aitortzen danak bezala
igaro au oroitzapenez betea.
Nun ote dago nire ontzia?
Itzulerarik gabeko zein ugin igeskarik
eraman du ondartza ezezagunetaruntza?
¡Ah, nire ontzia, nire ontzia!
Iñoiz ez nuan eduki orrelako ontzirik,
ain ziurra,
ain ausarta eta zintzoa, ain abenikoa.
Nun ote dago nire ontzia?
Zelako aparrek inguratuko dute aren itxastar gerria,
zelako arraiñek belarriratuko die abestiek,
zelako adarrak beste ondartza batzuetakoek
aren saietsak irristatuko dituzte?
¡Ah, nire ontzia, nire ontzia!
Bera, zoramendurik ioango da beste bide batzuk urratuz
urarenak. Aurreko aldeaz, osertzean tinkaturiko
begiratu baten antzera.
Eta, nik, aren ontziburuak, dirikidaz mapa guztiak,
azterkatzen ditut ur-tirak
ikusteko uraren ainbeste tolestura artean
ia berriro aurkitzen dutan nire ontzia.
|