|
Olearen zozoa
Jose Mari Azpiri
I
Goiz Argi artu nuan
Jai arratsaldean,
Eta ipiñirikan
Maiaren gaiñean,
Irakurten poz-pozik
Asi nintzanean,
Emen ikusi ditut
Umore onean,
Bi txorizale elkar
Zirika naiean.
II
Irakurri det zuen
Ekite osoa;
Txorizaleentzako
Albiste gozoa.
Ez dakit nolakoa
Dan zure zozoa;
Baño baldin ba-zera
Benetan maixoa,
Albaiteruengana
Eraman gaixoa.
III
Emengo txorizale
Guztiok batera,
Gauza garbirik nola
Ez degun atera,
Begira jarririkan
Ondarru maitera,
Apalik natorkizu
Zerbait esatera,
Ta, neure eritzia
Argi ematera.
IV
Zozoa izaten da
Gauza onen zalia,
Lurpeko zomorro ta
Txitxarre jalia.
Udaran zureari
Eman igalia;
Udazken beranduan
Untzaren alia,
Neguan berotzeko
Beti mandeulia.
V
Nun-nai agertu arren
Zuk maixotasuna,
Entzun Serapiori
Esaten dizuna.
Ez da zozo emia
Kaiolan dezuna!
Ta, arra baldin ba-da
Gaiñera lizuna,
Nola izan zintezke
Asko dakizuna?
VI
Zozo ori dalako
Benetako arra,
Kabian jarri zitzun
Arrautza bakarra.
Emia izateko
Itxura kaxkarra!
Ollarrak ere berdin
Gaztea naiz zarra,
Urtero izaten du
Ori egin bearra.
VII
Txori beltz ori ez da
Bide onekoa,
Lana egiten zabiltz
Alperrikakoa.
Zure zozoa ba-da
Bi arrautzakoa,
Lenbait-len moztuiozu
Anka artekoa,
Orrela irabazita
Daukazu jokoa.
VIII
Gogoratu ondoren
Esaten zenduna,
Ara beste gauza bat
Kezkatzen ninduna;
Moko berdixka eta
Papar nabarduna!
Ez ba-da Gaztelako
Zozo tantaduna,
Ia atera zaitzun
Eme potroduna?
IX
Txorizale artean
Dabilgun jarduna,
Denak ezagutu nai
Olea kutuna;
Txori arrak elkartzen
Ipini zituna.
Pardillo Real'akin
Arritzen gaituna.
Orain arteko markak
Borrako dituna.
X
Zozo ta birigarro
Biok elkarrekin,
Ez dezu burrukomiñ
Makala oiekin.
Jostatzea pentsatu
Ba-dute zurekin,
Auxe egingo nuke
Txori oietxekin;
Xaltxa goixoan jarri
Patata batekin.
|
|