Maitasun-egarria
Goiria
Umetandikan daroat neugaz
maitetasuna biotz-barnian:
maitasun onen joranez dabil
nire biotza une guztian.
Amets gozoak sortutzen daustaz
maitasun onek biotz-barruan;
maitasun onen kilikilia
nabaitutzen dot neure goguan.
Maitasun ona, garbi-txukuna,
jaungoikozkoa nik daukadana;
Jainkoarentzat bakarrik bait-du
nire biotzak maitasun dana.
Jaungoikoaren billaka dabil
nire biotza amets eztitan;
maitale onuen oiñatza dakust
beti alde ta une guztitan.
Gau ta egunez atseden gabe
maitale onen ondoren nabil;
asetuko daun iturri onen
billa ioranak beti narabil.
Maitasunaren egarri naz-da
egarri ori asetuteko,
nire gogoak usoak legez
egaka nai du igon gorago.
Gorago nai du gaxoak igon
maitalearen kabi gozora:
t'ezin egatu, ezin da igon
berak nai leuken toki gozora.
Mundu-loturak dauke gaxoa
estu gogorki lurran artu.
lotura orreik askatu arte
ezin eduki Jainko altsua.
Maitagarri ta bere tarteko
laiño baltz orreik ezin urratu,
ezin du goruntz egaka egin.
Maitearekin ezin da batu.
Nai ta ezin du goruntz iñola,
ezin igitu bere egoak.
Maiteak Berak urratu bear
lotuta dauken kate sendoak.
Une aretan ezti-pozetan
astinduko dauz bere egoak,
Vegas eingo du Maiteagana.
tá asetuko dauz amets gozoak.
Aurrera, bada, ene gogoa,
bizitza-zear amestan beti:
amets gozotik esnatutzean
ase dagizun egarri ori.
|