Biotz-negarra
Goiria
Aberritik urrun bizitza dan latza!
Naigabe zorrotzez zauriturik natza.
Aberri-zerua ezin dot idoro,
neke-zoritxarra biurtu iat oro,
Aberritik urrun dana eriotza.
Dana da negarra, dana itun-otza.
Igeska bai iabilt aspaldiz alaia,
biotz-barrenean daroat nekia.
Negu-baltz-illuna da nire barnean,
ta argirik ez dago nire biotzean.
Gogo gaxo onek zer daukan ez dakit,
aspaldiz baiñan, ai, itun-goibel daurkit.
Gaixo dot gorputza, gogoa areago:
zer dodan ez dakit, baiña goibel nago.
Ez dor gura ezer, ez dor ezer maite;
min-kate astunak estututzen naute;
ez dot nai laztanik, ez maitetasunik,
ez dot nai lorerik, ezta itz bigunik;
gabeko intzan antzo illunpez gogoa...
biotzean ez dot len neban beroa.
Dana uskeria, otz-utsa ludia,
negarra dot lagun, bera pozkekaria.
Aberritik urrun bizitza dan latza!
Naigebe zorrotzez zauriturik natza.
Itun dot gogoa, beti negarretan.
Aberri maitean beti amesetan.
Ene gogo leuna: itxi negarrari,
atzerri-bidean abil ameslari.
Gaztea naz eta ez dot nik il gura,
eriotzeak, ai, damosten bildurra;
bizitza gura dot, bera bai leguna;
maite ditu anai-arreba samurrak,
maite dauz lilluraz guraso tximurrak.
|