Ba-dakizu noiz...
Igotz
Ixil bat daukat nik esateko:
izaki bat dot neure bizian,
ARGI da bera, illun-aldian,
ezin dot aiztu Axe egundo,
ta ez dot bera geigo ikusiko.
Ba-dakizu noiz giñan maitatu?
Ordutik gara biok kutuntxu.
Itxasoan nik argia billa,
Aren ta nire argi bizia;
ez neban jaso, samin aundia!
bakartadea ezik ixilla,
sua dakarren kemen sotilla.
Ba-dakizu noiz giñan maitatu?
Ordutik gara biok kutuntxu.
Etzun zentzunik nire ibilteak,
beste itxaso bat idoro arten,
maitasun aren izpillu garden,
ain samurkiro bizi izateak
balio eiñik bera galtzeak.
Ba-dakizu noiz giñan maitatu?
Ordutik gara biok kutuntxu.
Lagun barria eldu jat gero,
zuri omenez auxe dautzut nik
zuri eskintzen oso-osorik;
baiña etzaitut zu nik aiztuko,
ta irurok beti kutun izango.
Ba-dakizu noiz giñan maitatu?
Ordutik gara biok kutuntxu.
|