Koldar
Anjel Bidaguren
Ia gaindua daroat gauaren malladia,
neure lepoan eriotz beteko zorroa.
Beingoan da ene bertsoen azken lerroa.
Ba datorkit abots igar ixillen aldia.
Eskura nai neuke lur osoko illundia,
birrin-birrin egin bere itzalen erroa,
betiko ixildu bere eresi arroa,
goiz diztikor biur dakidan Egun-Aundia.
Neure uzta-bildu joen azaoak errez
kolko mandioan urri ale eta garau
illunaren zuloak argitu gura neukez.
Alperrik esku-gorak, beti ni argi-barau,
ez aizerik, odolik, ez kemenik, ezer ez;
bildurrak lapurtu deust borroka lera au.
|