L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1984 (1987) —Hurrengo artikulua







 

 

Biziaren ederra

 

Anjel Bidaguren

 

Benetan bai ba dala

bizi au ederra,

gose edo janala,

bake edo gerra,

aberats naiz apala,

barre naiz negarra:

Beti daroa gizonak bizi naiaren su-garra.

 

Ume jayo barriak

garraxi minduna,

Ortzondo jaun gorriak

zaparta lizuna,

arri eta orriak

eresi leguna:

Dana da zantzo ta bizi pozaren zuzmur biguna.

 

Neskato pinpirinak

murgoi aragia,

etenka krabelinak

argitan begia,

ur gel-ezinak

aitzetan sorgia:

Dana da izadiak dakarren naroen egia.

 

Gazteen poz-ikarak

mosuz mosu alkar,

atartean enarak

bi, eme eta ar,

larretan lore-garak

azi autsa dakar:

Dana da ororen bizi-miña, maite, abi, bedar.

 

Gazte ezkon barriak

ereina soloa,

oparo lubarriak

gari ta oloa

errotako arriak

urre-auts artoa:

Gal-gal dabil bizi guraren zurrunbillo eroa.

 

Basoan kantu, otsak

aize egoetan,

eresien anotsak

algara bizitan,

barre-zabal lokotsak

gaztañadietan:

Bor-borka bizia, naro, ederrena ederretan.

 

Bejondeizula zuri,

etsedenen magal

zaren negu ule zuri,

andra sabel zabal;

biziak lo iduri

ixil eta apal

zure erraietan, azi-oge sakon eta mazal.

 

Sutondoan aitona

oroitz ausnarrean,

eun edurren astuna

ba dau bizkarrean,

billoba kutuna

artu dau iztarrean:

Poza dario biotzak ain gainera ederrean,

gero, bizi-gurpillaren azken bira ikustean,

Jaunari eskartuko deutso opari ain ederra

ta pozik egingo egun aundirarteko agurra.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.