Mendotza'ri agurra
J.E.
AGUR, AGUR, MENDOTZA,
ENE ERRI MAITEA!
SEME ONEN BIOTZA
POZEZ DAGO BETEA!
Batzuetan urrundik
ikusi zaitutenian,
pirpiraz, zure begira,
xoraturik bezela
luzaki geratu naiz.
Badakizu zergaitik:
ergoien, eliz-ondoan dagon
etxetxu zuri-zurian
Euzkal-Erri ontara
amak ekarri ninduan.
Andik lenengo aldiz
maitatzen ikasi nuan
Araba'ko edertasuna
ortz, mendi, baso, zelai,
aran, ordoki, ibaietan.
Luzaroan atetik
ibilli naiz, erri maiten,
baiña beti biotzean
gune berezi baten,
laztanki eroan zaitut.
Umia nintzanian
soiñez aldendu ninduen
sorterri maiteagandik.
Orain emen daukazu
zure amaren altzoan.
Bai polita zerala,
ene Mendotza laztana!
Gazteluxka miragarri!
Galen-abe mairua!
Nire erritar lanzaleak!
Emen amaika gauza
gogoari aurkitu, bai;
baiña iru, bereberki,
egundo aztugaitzak
birloraz betetsi ditut...
Txadon atzian dagon
arrizko ontzi donean,
bataioren bitartez
kristotar egin nintzan
Goiko Jaunari eskerrak.
Gertari zoritsu a
iruditu nai-izan dut...
Nire izaki guztia
dardarazten asi da...
Idatzi-eziña zait!
Batai-arri gaiñian,
nire alabatxo eusten,
goxo-goxo esan diot:
«Olan egon zan aita
ume txikia zanian»
Yauretxetik urten naiz
zur ta lur, nire gogotan...
Beingoan, jaiotetxeko
inguruan ibilli...,
yoranez dana azterkatzen.
Etxetxoa, itxita;
iya, iya.... poztu naiz:
udal-etxea izaten
ederragotuko du
Mendotza'ko endoreak...
Ori ate-aurrea!
Ori ikus-leku egokia!
Ori bai alderdi eder!
Ori, egiz atse-toki
gorputz eta gogorako!
Odei illunak urratzen
eguzki maitagarria
Gasteiz bakarrik begira
une baten egon da...
A bai gauz ikusgarria!
Zenbat aldiz amakin
antxe bertan, ume-umetan,
alako edertasuna
nabaitu ta betetsi
nuan guztiz zurturikan!
Alan ikasi nuan
Goiko Jaunak egindako
eta guri emandako
izadia maitatzen...
Bai, amaren besoetan...
Beti donetsi bedi
ene ama txit maitea!
Bere gogo-egaketa
oartu det zadorrez,
igarri, bai, nire aldean...
Ona emen beste gai
niretako oroigarri,
poz-emaille, aiztu-eziña,
ondore aundikoa
ta oso atsegingarri:
Araba'ko Taldeak
bein edo bein batzen diran
Gazteluko gela aundian
pozik irakurri det:
«Zazpi Talde(ak) Araba bat»
Beren abizenetan,
geren erri, mendi ta ibai
solo askotan ere,
euzkera agurgarria
betiko tinkatu da.
Oarrezagatikan,
geren asabak, tamalez,
euren amaren izkera
baztertu, ta leku askotan
erdera aukeratu zuten.
Euzkalduna izatea
niretzat, atseginbide.
Orregaitik poztu naiz ba
euzko itzak Mendotza'n
ikusi ditutenian.
Ene erri maitea,
agur, biotzeko eskerrak!
Nire gogoa betatu
ta atsegindu leikienak
gaur zugan ediro ditut:
JAINKOA, AITETAMAK,
ANDRE ta UME kutunak,
nire SORLEKU Mendotza,
ARABA, nere ABERRI,
EUZKERA ta «ZAZPIAK-BAT»
Gasteiz, 1963
|