L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1984 (1987) —Hurrengo artikulua







 

 

Euskera

 

Irabaltza

 

Euskera.

Euskaldunei Jainkoak emana.

Batzuentzat aspaldi joana.

Zuretzat nozu naizen dan-dana,

neure Ama izkuntza laztana.

 

Euskera.

Euskaldun diranen ezaguera.

Antxiña zenduan zabalera

galduaz, ba-zoiaz gain-beera,

mendi artean kokatu zera.

 

Euskera.

Erriaren arnasa ber-bera!

Ikusten det zure egoera.

Erdera sartu iatzu barnera;

laguntza barik aurkitzen zera.

 

Euskera.

Gure guraso zarren izkera.

Jarri dautsue erdal jazkera:

ia galdu zeure izaera,

etxean bertan arrotza zera.

 

Euskera.

Jaurti zaitue ostikopera.

Arnasestuka zoiaz aurrera.

Nun dago zure semien txera?

Legenez josia ote zera?

 

Euskera.

Ator berriro geure artera.

Soiñetik kendu arrotz jazkera.

Gurekin jarrai beti aurrera:

ez joan igesi bakartadera.

 

Euskera.

Euskal semiok batzen ba-gera,

oraindik ba-da nun-nai aukera:

edatu zaitez lur zabalera,

sendatu neure biotz minbera.

 

Euskera.

Ez joan iltera bakartadera.

Ez joan emendik illen artera.

Agertu bizi berri batera.

Arren, jetsi zaitez kalera.

 

Euskera.

Ator, arrotz usaiñak kentzera.

Ator, giro txar au berritzera.

Sartu erriaren biotzera,

gugan kezka berriak sortzera.

 

Euskera.

Zu barik eztago Aberririk;

eztago euskeraz mintzatzerik.

Naiz aurkitu oiñazez beterik,

zuk ez dozu merezi ilterik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.