|  
              
               
  
 
Nekazari 
 
  
 
A. Bidaguren 
 
  
 
                        ...........gizandi ta iduri ............ 
 
                                                       LIZARDI 
 
  
 
NEKAZARI, soloan zut, 
 
eguzki golpez landua; 
 
izotz zurien musturrak 
 
goldatu deutsu narrua. 
 
 Tantai bat dirudizu, 
 
sospalik sospal sortua. 
 
  
 
NEKAZARI, soloan zut, 
 
izerdiz narotzen lurra.
 
Zure odolak daroa 
 
ernemin danen agurra. 
 
Zure eskuen miraria 
 
 ogi bigunen edurra. 
 
  
 
NEKAZARI: soloan zut, 
 
zu itzal aundi bat zara, 
 
ume goseen estalpe, 
 
erro tinkoz, arte zarra, 
 
bekokitik darizula 
 
bizi zurien aparra. 
 
  
 
NEKAZARI, soloan zut, 
 
bi besoek zabal zabal, 
 
itxaropenen gurutze, 
 
ametsei opari apal 
 
baita zure agoliña, 
 
lurperantz atalik-atal. 
 
  
 
NEKAZARI, soloan zut, 
 
taupaka zu eta ama lur 
 
aragi bi alaruka 
 
biok bat mamin eta azur. 
 
NEKAZARI, soloan zut. 
 
Agurterdi. AGUR. AGUR. 
 
  
 
              
              |