|
Illek
A. Bidaguren
Gaur eriotza bai
badala ixilla.
Ez negar, ez kanpai
badakarre illa.
Iñork ezin jarrai,
arin berebilla.
Eliz atean zai,
marmar, jende pilla.
Elizak ez dau nai
lengo iskanbilla,
ainbeste kapusai,
paternoster milla.
Miserereak jai,
otoitza umilla,
ez itun, ez alai,
Goikoaren billa.
Illa ba daroe
orain ariñago,
iru-lau koroe
ezin politago,
albo eta goe,
daiten bigunago
illobiko oe.
Alperrik egingo
aizeak orroe,
an ezta izango
ipar, ez egoe.
Dana ixil dago
kurutz bi zutoe.
Lurra astinago,
aidean trumoe
gero ta illago.
|
|