Kopin ausia
A. Bidaguren
Aserre ugelen zapladakin
zibilkidaz astindu gurarik.
Zergatik, Jauna, dozu aldegin
gure bion maite-egonetik?
Beti izan dot zure alboan
amodio lurrunen gozoa.
Zergatik, ba gaur, nire lepoan
ain gogorra zigor-erasoa?
Atzo, bai Jauna, Zuk baninduzun
Zeure begien kilikilia.
Zergatik, baña, zergatik,
egun dizdira guztien itzalia?
Len, egunek luzea altzoka;
gaur, zer Jauna? sastada lakarrak,
aize latzak ditut azur-joka.
Gauak dakardaz izu-aztarrak.
Il bion arteko maitemiña?
Sakonetik darizu aserre.
Ba dakit zer dan bizien miña,
amets larrosak dituna erre.
Orain dakit zer dan poza.
Zu galtzea dakarren itunak
darakust nire sentsunik eza.
Aro galduek maixu onenak.
Gogorregi ez Zure zigorrak?
Erdibi deustazu bekokia.
Iñoiz maiteko ez nauzun bildurrak
erdibiago naizen guztia.
Betiko urte betedun Ori,
ume biurri bat ete zara
nire azur lokakin jostari?
Orrela bada, jarrai algara.
Baña, Jauna, kopin apurtu au
ez, arren, ezerezera baster.
Zugaz ezkero, jolas gura dau,
naiz zilborretik serrautsak ager.
OARRA. Olerkitxo au ZER'era bialdu neban, baña, ez dakit zer dala ta, iru azkeneko estrofak baño etziren agertu.
|