L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1985-1986 (1988) —Hurrengo artikulua







 

 

Onaindia'tar Alberto

 

Faulin

 

Argia gura neuke,

gizona ikusteko,

zu zaran bezela;

ez dot nai bardintzerik

iñungo gizonekin

zarana zarela.

 

Argietarantz adi,

lurrean sustraiturik

zugatz ederrena;

euskal aritz zara, zu,

giartsu eta lerden,

tantai oberena.

 

Euskaldun baratzean

millaka lili dagoz

arrosari adi;

Markiñako zelaian

lorerik bikaiñenak

gizona dirudi.

 

Malaxko arkaitzpean

arria eta ura

dizdizetan dagoz;

gizonen egarria

egiaren uragaz

ase nairik zagoz.

 

Egille Almentsua

errukitsua izan zan

beren itz argiagaz;

miñean jarri eutsun

zurtasunaren doia

erreztasunagaz.

 

Zenbat biotz negarti

ainbeste gizonetan

zendukezan adi;

zuk izan bear zendun

zuzentasun abotsa,

euskaldun leiñargi.

 

Kristo ikusi nai dot

zugan ta pobrietan

negarrak txukatzen;

esker-miñetan dozuz

zure itz entzuleak

Olaso goratzen.

 

Paris'ko urretxindor...

Milloi gizonen izar...

Zapalduen poza...

Egin zendun on dana

koroi bat bezela da...

egiaren otsa.

 

Ona eta egia

gizonaren itzetan

bat biurtzen dira;

au da pozaren garra...

bizia urraturik,

gizonei begira.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.