|  
              
               
  
 
Mateo B. Moraza'ri 
 
  
 
J.E. 
 
  
 
Aintza zuri, gizon jator, aundia, 
 
lantegian zuzen, trebe, gartsua, 
 
arabar aldun bikaiñ, jakintsua, 
 
zaintzeko Madrid'en Euskalerria! 
 
  
 
        Zeure «ITZALDI» betiraungarria 
 
ain zeatz, egiti ta argitsua, 
 
izango da unoro ospetsua, 
 
euskotarren edestiko pitxia... 
 
  
 
        Erasi al zenduan alperrikan? 
 
Ez eiki! Eguzkiak ortzonduan 
 
  
 
        illuna txautzen dun era beran, 
 
EGIAK ere, ororen buruan, 
 
  
 
        gutxien itxadoten dugunean, 
 
dirdir egiten du bere orduan! 
 
  
 
              
              |