L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1985-1986 (1988) —Hurrengo artikulua







 

 

Abade jatorra

 

Josu Exea

 

ABADE JATORRA...zein miragarri!

Bera baita Jainkoaren gizona,

Kristo bezela geure Artzaiñ Ona,

ta gogoendako ziur euskarri.

 

        Aren eredua jaku pozkarri

adorez bizitzeko Berri-Ona,

ta aren siñismen sakon-sakona

kristotar danondako, indargarri.

 

        Olakoxe da egizko apaiza:

Jainko ta bere Amaz griñatua;

        txiro bizitzen, emoten dau aisa:

garbi, adeitsu, ernai, jakintsua,

        oiñ-arazo dau artaldeko zaitza,

jagotzen berariz ardi galdua.

 

        Jator izatea ez da erreza;

baiña beti izan da alako apeza.

        Zoriontsu dira kristauak, ziñez,

onako bat badauke Gidari lez...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.