Astiroa
Markue
astiroa izan naiz beti.
besteak baino atzerago ni beti
gauza guztietan.
atzerago
eta atzean
beti. beti azkenengo.
horrek erakutsi dit
nere buruz pentsatu
eta
gogoratzen
nere buruz iritziak hartzen
eta
bide hori erabakitzea
ez da beti barkatzen.
diru bideetara
lagunik gehienak. beste bide batera ni.
beste bide batetarik
nere pauso
astiroak.
askatasunez jokatu dut
iñoren iritziei larregi begiratu gabe.
eta hor dago bizitza. bizitza eskekoa. bizitza biluzia.
helburu apal baterako bizitza pobre eta luzea. gaur gutxik
aukeratzen duen bizitza bidea. Diruak baino gehiago
bete nauen bizitza. Askatasun handi bat eman
didan kate barruko bizitza.
|