Gurutzearen babesa
Marzelino Rezola
(Doñua: «Ikusten duzu goizean...» bezela)
Gurutzearen babesa,
kristau guzion ametsa,
aterpe oberik eza.
Euskal-Erriko mendi gañetan
au beste banderik ez da.
Goi artatik zaindu beza
gure bizitza nekeza,
ta sarritan aldrebesa.
Zor diot gurutzeari,
zor bai eskerrik ugari;
artaz ziñatua naiz ni.
Bataiatzean, gurutz-ikurra
apaizak zidan ezarri.
Arrezkero ezaugarri
bera det beti nabari,
biotz-begien pozgarri.
Agur gurutze santua!
Nigatik or iltzatua
Jainko-Seme gizondua!
Bere odolez or garbitu du
gu guzion pekatua.
Alare askok aztua...
Gu bizi-truk il zan Ua,
t'emaiogun maiz muxua.
Kanposantuko ixilla,
ixil bete, biribilla,
ez itz-ots, ez ixkanbilla.
Il-obi bakoitzean gurutz bat,
fede eder baten kurpilla.
«Piztuko da gorputz illa,
Ni itzultzean aren billa.
Seguru egon dedilla».
Eriotzaren samiña!
ezin esan ainbat miña.
Alare iges eziña.
Gurutzetik or Jesus eskeintzen
bere laguntza zin-ziña.
Zer zorion ta atsegiña,
Arekin bat-bat egiña,
hil ta piztuko bagiña!
Argi-billa.
|