L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1985-1986 (1988) —Hurrengo artikulua







 

 

Berbo desplegatua

 

Mariano Ruiz Mendibil

 

Hankaz gora zegoen bizia

hombre prestoak jarritakoa,

berak nahi zuten erara

burgeskeriz manejatua.

 

Jakituria

ta

lotsagabekeria

norberekeriz

ta

putekeriz

helkar ornidu ziren

señoritoaren

sombrero bajuan.

 

Beren grandezan

norberekerietan,

leoi asarretu antzera

Aizkorri baño gorago

zeudela uste zuten

inpernuko su gorrian

oiñak erroturik.

 

Señoritokeria

egoismo laster

biurtu zen

kirtenkeriz

munduko jende artean

andi ta txiki

aberats ta pobre

lotsagebekeriz

klasifikaturik.

 

Langillea etzan

banandu nahi zuana.

Aberaskeriak diruzalekeriz

banandu zituan

gizon kopalto ta pobriak,

palazio ta txabol zarrak,

asetuak eta gosekilak,

dominanteak eta baztertuak,

herri dominadoreak eta

herri azpiratuak.

 

Hainbeste zapaltze

hainbeste min

nolatan izan zezakean

erantzun gaberik?

Herri minberatuak

karraxi egiten zuan

zapalketa ta herri hilketa

haurrean.

 

Geroz,

aldi berriak

trumoizkoak eta odolezkoak

agertu behar zuten.

Hainbeste urtetako

zapaltze kriminalak

odioa kreatu zun

gorrotoa nahi zuenen artean.

 

Zapaltzaillen indarra,

etsaien gorrotoa,

Euskalerriaren indarra

etziran negurtu

behar zan era egokian,

ta kalera irten zun

burruka galgarriak.

 

Abertzale izenez,

eusko borrokalariak,

minduta, hori bai

hasi dira,

gogo onez,

herri zaletasunez,

uste santu horretan,

etsaiaren burleak

eusko gogo apurtuta

norbere bizia defendatzen.

 

Etsaigoa sortu dute

kreazione berriaz.

Alde batetik

milloiak elefante

tronpeta nausi,

ta lotsarik gabe

Euskadiren izena

austu nairik.

 

Bestetik,

euskal defendatzailleak

«Vasconia»

atera dute kalera.

Pentsabide berriak,

Jainkorik ez de behar,

gu gire Euskadi berria.

Kurutzarik

ez

Erlejiñorik

ez da behar

ikastoletan.

 

Lenengo iraiñak

euskal anaientzat

hainbeste lan

egin zutenen

aurka.

Norbere burua goratzen

arrokeria,

anaiak zapaltzen

aspertu ezinik

hori duk hori

Prankotarren antzeko

ejerzitu berria.

 

Jo ta jo

hixildu gabe

gau eta egun

alderdi guztietan.

 

Bien bitartean

abadetxerik abadetxe

gauak

estu ta larri

pasatzen,

Eleiza billa

laguntzeko

ta Jainkorik

ez dogu behar

bihotzean.

 

Euskal izenez

martiri atsez

abade gazteak

engañatzen

Euskadi gaxoaren

izenean.

 

Esan ta esan,

jarrai,

herotuta bezela

bihotzaren eden guztia

euskal zintzoen

kontra,

guda egin ebenen

aurka,

hainbeste neke artu

hainbeste larri,

gose aldi

pasatu zutenen

kontra.

 

Norbera ona,

dogmatikoa,

Pranko bezala

Aprikako Santuario

baltzetik irtenda,

anaiak hilten.

Zergatik...?

Ez daki...

jaunkeriagatik

andikien

diruak-gatik.

 

Geroz

bota kanpora

euskal gizon

jakintsuenak.

Lekuona kanpora.

Gu gera

Euskadi berria...

Gazte izatea da nausi.

Jakituriak

ez du balio,

horain, hilluna da

nagusi.

Indarrak garaituko du,

geroak ikusi.

Hitler eta Duce

agertu dira noski.

 

Kalera joan behar da,

mili sailla gera...

dirua behar da,

prolektarioak bait gera,

bankoak hasaltatu,

pistolea, indarra, bildurra,

gizonen eskubidea

era berdiñez,

gogorkeriz,

ahal ba-da

etsaiari erantzunda,

hau da beraren legea.

Gizonak hostu,

hixilean eduki,

horaidiño iñor ez hil

Herria ez dago

gerturik

hilketa kriminalak

onartzeko.

 

Izkuntza berritu behar da

Universitatera

joan da.

Lenengo ikasi

herdeldunak gera-ta.

Gero,

urtebetera ezkeroz,

doktore tituloa

emanen dit

beste lagunak

Universitatean.

 

Lengo asaben euskarak

gogorik ez digu betetzen.

Hoingo gazteriak dakar

euskara euskara

herdel itzez aberastua,

konprenitzeko facil, facil,

kastellanoak ere berdin,

laster haiek eta gu

vasco euskeldun

nai kastellanoak

berdin berdin

prolektariak.

 

Honek ez dauka

inportantzirik

ez bait dago herririk

universala ez denik,

facillago konprenitu

todoak mezklaturik.

 

Euskara, euskara,

irten adi plazara

kastellano klasera

geroz, todoak konprenitzen

verbo desplegatua

universalizatua.

 

Hemen,

dago ohiko meritua

gazteri berriak onartua,

baita beste askok ere

korazon da guztiz

indartua.

 

HARRI bola andi bat lokatu zen

eurien euriz

mendiaren egalean,

ta goitik berantza hasirik

lur, sats, arantza,

orbel, harri beltz, egur zar

ur zikin, pisti hustel,

aurkitu zuan guztia,

narraska ekarri ondoren,

euskal izkuntza eginda

maleta zakar baten

geratu zen

jende barriarentzat

basoaren babesean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.