|  
              
               
  
 
Susmo argarri 
 
  
 
Jorge Guillen 
 
Muniategi-tar Sabin 
 
  
 
Amabiak ordukarian! 
 
Beste birunda bat da mundua. 
 
Orain zait agertarazten 
 
Aren erdia, aren asiera? 
 
Dana da emen lautada 
 
Garitzakaz urreztatua 
 
Galburuz galburu dauna osotzen 
 
Udate baten gorputza 
 
Izateko naimenduraz 
 
Eragin bakar bat zutundua 
 
Erakargarri dan zerupean 
 
Urdin orretatik. 
 
Dot miresten 
 
Begiratuzko leiduraz 
 
Baterakoak eta ikurrak 
 
Trakets nik, azter eta igertzen 
 
Ez dedan zerbaitena. 
 
Eta bitartean nire jakin ezak 
 
Beren ibaizko okergunea darrai 
 
Ikusten nago lilluratuta 
 
Izadia dingilizka 
 
Eskegita... Zerengandik? 
 
Norengandik? Or ustegai 
 
Onargarri bat dot kuzkuzatzen. 
 
Ai, besterik ez ene Iainkoa! 
 
  
 
              
              |