|  
              
               
  
 
Izatearen aberria 
 
Venezuelatar erara egindako amalaukoak 
 
  
 
Andres Athilano
 
euskaratzailea: Muniategi-tar Sabin
 
  
 
        Andres Athilano dugu gaurkoz Olerti aldizkariaren orri-aldetara dakarkigun venezuelatar olerkari ospetsua. «Duida'ren Arribitxiak» eta beste olerki liburu askoren egillea dugu. Gaztelera izkuntzan oso ezaguna. Olerkari bakun ta ats aundikoa. Ulerterreza ez, baizik sarri bein eta berriz irakurri eta gogartu bearekoa. Erabat atsegin eder eta sakona artaratu ezkero beren izkuntza-goraberak eta beren geografi itz-esangurak ikasiz. Erri kutsuz edertzen, mamitzen ditu beren olerkiak, izadi ereduzko berein bitxikeriz. Euskal soñekoz aurkezten alegindu naiz aren olerkera. Ona ba, emen, euskeraturik aren «Venezuelatar erara egindako amalaukoak» olerki-liburutik artutako bat amalauko gaurkoz. 
 
  
 
Gaua itzultzen da ta, ez du aantzitzen. 
 
¡gaua nire bizitza gaiñean!... 
 
¡nire bizi-leku txikia 
 
bere ameskizun baten bakartadeaz! 
 
  
 
¡Nire azkenengo seme irripartsua! 
 
ta, or Putzela lo artua, 
 
¡gaua itzultzen da ta ez du aantzitzen... 
 
¡gaua nire bizitza gaiñean! 
 
  
 
¡Kuku egin bedizt nai bere kutxean 
 
amorrik ez daman soin illez! 
 
¡ta erortzen badere atzokoa, 
 
  
 
usteldurik atera bedi gogoa 
 
deserritu bati aberri bat 
 
amets egiñaren samiñez! 
 
  
 
              
              |