Barrendiko neurtitzez
Aurre-Apraiz'tar Balendin'ek
Onaindia'tar Santi
karmeldar Aba gurgarriari,
bere larogeigarren
jaiotegunean.
Karmeldar praille zintzo, ene adiskide,
barrendiko neurtitzez agurtu nai zaudaz,
neure olermen-itzen zorion-agurraz;
zeure jaiotegunez, zeugaz, ni, pozkide.
Bizitza-goienean pozarren zakustaz
izadiari adi, gogoa amesgarri;
elerti-barrutian zulakoak urri:
Zure lanen ederrak txunditurik gaukaz.
Arlo sastrakatsuan bidegin trabea,
sostorrak alboratu, sasiak urratuz,
elkorrak ziran landak loraz apain dozuz:
Indar barriz azkortu dozu euskerea.
Atsedenaren poza nekeen tontorrean
arnasea barriztuz, etorria biztu
lanean ekiteko; giroa gozatu:
Zure izenak dis dagi argitsu inguruan.
Bake-aldi ta guda urkoaren urgazle,
arimentzat bakea ta poza zabaltzen
larogeira el zara, guztiai on eiten:
Gizartearentzako zentzuzko irakasle.
Etzenduzan kikildu baitegiko illunak:
Etsaiaren aurrean sendo adorea;
ezespen eta laidoz, erbesteratzea,
baiña aurrera zuk zeure, gogoko asmuak.
Jainkoa ta aberria zure gogai-zentzun,
urte luzeak-zear bide-lagun argi.
Zuri begira goitik, pozar dis-dis dagi:
Zorionez ospatu zeure jaiotegun.
|