|  
              
               
  
 
Goizalde larria 
 
  
 
Balendin Aurre-Apraiz 
 
  
 
Illuna zan nagosi. 
 
Illun baltz eta itzela...! 
 
Eriopetuen gogo naibagetuetan 
 
erantzukizun barik itaunak 
 
ittoten ziran. 
 
  
 
Idatzita dago, 
 
baitegiko orma ezkoetan, 
 
opageientzat epai zorrotza 
 
eta gertu dagoz suizkilluak, 
 
epaitueri begira, 
 
gau baltz eta urratuan. 
 
  
 
Begiak zabalik eta ixilik dago 
 
gau illuna 
 
eta eraillen oiñotsak datoz, 
 
ixiltasuna zapalduez, 
 
burdiña-artera. 
 
  
 
Bat, bi, iru, lau... 
 
«Gertu zaiteze ta ala, geugaz, 
 
aize garbia artzera...» 
 
irainka dirautse, 
 
lotsa bagako irri ta zarataz. 
 
  
 
Abertzaleak dira; 
 
gorrotoaren indarrak baituak: 
 
Eztabe iñor zauritu, 
 
maitasuna dabe izkillu 
 
baiña arerioak biotzean arrak ditu: 
 
oña ikusteko itsu, 
 
besteen xedeak ezin onartu. 
 
  
 
Goizaldeak ez dauko errukirik. 
 
Espetxeko ateak zabaldu dira, 
 
burdiñazko ate astunak 
 
Lo datza oraindik erria. 
 
  
 
Amasa-ots luzeak entzuten dira... 
 
Tarrantaren otsa... 
 
Ixiltasuna... 
 
Illerriko ormatzar itzelak, 
 
gurutzeen gerizetak... 
 
Ustu dabe izkilluak euren gorrotoa. 
 
  
 
Illotzak, zuzentzasun-eske, 
 
zerura begira; 
 
odol beroa maitasunari deika... 
 
  
 
Ixiltasun nabarmenean 
 
amildu zan goizaldea, 
 
 odola dariola, negarrez. 
 
...Erailleen bularretan 
 
burruka negargarria... 
 
  
 
              
              |