| 
 
 
Errugabeko zigortua
 
 
 
A. Beloki
 
 
 
Egunkari! Egunkari!
 
oiartzun mutua dekan arren,
 
ire lerroen edukiak
 
egin zidak
 
ots,
 
sentimen gelan
 
zarata mindua
 
sor...
 
Goreti ikastetxean zer... ¿
 
Denaren eta leikenaren
 
sugai bakarra,
 
jaiotzak mugatu,
 
historiak kolpatu,
 
justiziak
 
ala ola jarri zaituen
 
aurra,
 
kanta au dizut
 
zuri zor.
 
 
 
Zure ama il zen
 
bizitzaren
 
goizean,
 
agian... minez,
 
isil isilik,
 
lotsaren aterpean,
 
beste ama galdu ustuak
 
arro!
 
aur galtzean,
 
bizitzak urrats bat
 
irabazi eban
 
zu erditzean.
 
 
 
Sabelkide zindularik
 
zeunden jauregitik urbil,
 
guda bat egoan,
 
il biziko
 
guda,
 
amak, aurrez galduriko
 
guda.
 
Eriotz mozorroa
 
aozabal,
 
pozoia il kanpai eske
 
ama-ren odolean
 
SIDA.
 
Zu ortxe...
 
ezbear askoren
 
seme
 
ta amatasunaren
 
oore.
 
 
 
Noizbait jakingo duzu
 
gertatze auen zera...
 
aldiz gizonak sinetsi duen
 
bizia dela
 
plazerra.
 
Amaigabeko amodiotan ler
 
maitemindu?
 
Berdin da
 
emea... arra...
 
arauak autsiz
 
abiatu zen
 
baina... orra,
 
usturik aurkitu da
 
usturik zen ura,
 
naia, ustea ta ezinaren
 
gizontxoa
 
or doa
 
drogapera.
 
 
 
Eskubidez geiegi
 
mintzo da,
 
bete-bear itza
 
zabortegira bota
 
eta
 
idatziz doa
 
aurrerapen delakoaren
 
poema
 
lizundua.
 
Baina entzun!
 
Agian...
 
zure ama zen
 
poema orren barnean
 
ain lizundua ez zen aldiko
 
izkia,
 
guztien gaindi
 
opa izan zizun
 
berak galtzear zuena
 
bizia.
 
 
 
Bizia,
 
diotenez,
 
kutxatua omen...
 
diotenez,
 
Sidaren erole...
 
diotenez,
 
gizartearen arrisku zara...
 
diotenaren diotenik
 
ulertzen ez duzun
 
aurra,
 
nere salaketa
 
artu onez.
 
Mila kutsaduraz
 
izadia pozoitzen ari den
 
gizona
 
izan nai du zurekin
 
juez.
 
Kideko lagunak ken
 
jolas enparantza esitu
 
ezitzeko aukerarik
 
ez,
 
 
 
Israel,
 
ez dut zu baitan
 
gorroto azirik landatu
 
nai.
 
Amets egin dut...
 
aunditua,
 
norbaitek irakatsia
 
zerala
 
SIDA sendatzeko
 
gai,
 
eta geiago,
 
esku bat luzatu diozula
 
beste kutxaduraz
 
usteltzen doan
 
gizonai.
 
Ametsa gaur
 
biar
 
baleike egi.
 
Barkatu... zuk ez etsi.
 
Ekin
 
eta jarrai.
 
 
 
              
             |