Gaurkoa bai jai aundia
J.E.
Gaurkoa bai jai aundia!
Jainkoaren izenean.
onesten du Aita Ixidrok
au gure etxe berria.
Estibaliz-ko Andra Mari,
Gure Mikel Goianingeru,
baita Anton Deuna ere,
bakoitza zaigu Zaindari.
Estibaliz-ko Birgiña
(bi arabarrak izanda,
danok iya gazteiztarrak)
nai-dugu gure Erregiña.
Mikel Deuna euskalerrian,
maite ta premiñazkoa;
orixe gertatzen da be
Angiozar-tarren artian.
Gure enparantz-tokia
beti, Anton Deunarena;
urtero zozkatuten zan
ilbeltzaren txerri aundia.
Gaiñera Jainkoak daki
zenbat maite ditugula
Xabier, Prudentzi, Balendin,
Garikoitz eta Iñaki.
Zenbat asaba zerutik
ona begira bai daude!
Alako laguntzapean
egon geinke bildur barik.
Nik eztakit zergaitikan,
baiña toki ederrenak
bereganatzen dituzte
zerutarrak ludi ontan.
Euren zerua lurbiran
Goiko Jauna goresteko,
baita geure onerako,
tinkotzen dute sarritan.
Aien aztarnak jarraitzen,
(bear ditugula diote),
asi gaitezen lenengo
leku politak biztantzen.
Emengo toki bikaiñak
zeru-zatitxuak dira;
ondu ustiatu ezkero,
guztiok zeru-zaleak.
Ikus dezagun ederra
ludi igarokor ontan
Jainko-osotasunaren
argazki motel bezela.
«Eder osoaren billa
jun gaitezen gaur da beti»
bizirik gauden artean
GURE xede izan dedilla.
Pakea ta batasuna
gorde ditzagun sendian
egipenetan agertzen
elkarrezko maitasuna.
Lau-orrietatik gera
danok euskaldun jatorrak;
ez eze bakarrik gorde,
zabal daigun be euskera,
geure altxorrik onena
kristautasunez batera:
arbasoen ondorentza
ta, berez, Jainkoarena.
Olan bizi-ezkerio
asten gara dastatuten
zeru-bizitza lurrean,
betikoaren abio (1).
Badute orlan jokatzen
etxe ontako lagunak,
oingo ta ondorengoak
BETIKO ONESKUN DEZATEN!!!
(1) preludio
|