Biribillegia
Anjel Bidaguren
Motots gorri luzeak aidean,
odolik odoleko bidean
datorkiguz izu taldeak.
Geure ate-ateetan doguz
apatx baltzakin ostikopetuz
bakearen aize berdeak.
Gure erri gaxo, erri miña,
itxaso, arri eta burdiña,
biotzaren iru taupada.
Zure argiak itzali guran
yatorku, ots gorridun lauoinkan,
amorru-edoien samalda.
Ptsetan izotz gorri epela,
etxeko irribarre ubela
daroe illotzik lepora.
Gure ate zaarren negarra
Igo da erio deadarra
aize ikaratian gora.
Erri maitea, erri mindua,
munduko ametsen eredua,
gaur bildurra zure egia.
Gure begi oroen itzala
ta biotz zoroen poz utsala
biur yaku zure argia.
Mendi goian ikarak orroe
pistolak zulotu baitaroe
goiznabarraren zitoria.
Kalean aizeek, min etsian,
alperrik ekingo igesian.
Jarraika berunen goria.
Ene erri, txori abi bezela
izandako bulararte epela g
aur tristura baten zatia
Arris-arri, burdiñez landua
betikotasungura mutua
gaur itxaro torre jausia.
Bide baster oro argiz utsik
aspaldi ezbaita urre autsik
sortu gure zeru morean.
Zauri gorriak ditu aizeak.
Goiz, eguerdi eta illuntzeak,
danak dagi negar gurean
Gaur askatasunaren izena,
munduan danik itz gozoena
zer da? uts usainik bakoa
Bere laztura loan etzanda
gauagaz bakarrik gelditu da
Izuen ostikopekoa.
Ez dau goiznabarra ikusterik
gorri baten biribilunetik
izarrak alde deutsolako.
Odoluztuz alaruka doa,
min larriz, betondoko tiroa
biribillegi sartu yako.
|