|  
              
               
  
 
Udabarritar gogoz 
 
  
 
Muniategi-tar Sabin 
 
  
 
Negu otz gordin gogorrik aurten ez dogu izan, 
 
ta, Udaberria gogoz, or dago ernemin; 
 
lenengo loraz, (zuri, oriz...) poz-pozik, dilindan, 
 
itxarozko bizitz emoikor bat goitu dedin. 
 
  
 
Zugaitz billutsak beren soñeko argaletan, 
 
orri barriak noiz ler, biziratuko dagoz 
 
barriro be dantzatzeko aizearen egoetan, 
 
zomorro zarataz ta, txori abesti gozoz... 
 
Elorriak lenen, gero, sagar ta madari 
 
ta, abar..., dan-danak loraz apainduko dira, 
 
ateak osoro zabalduz maitasunari, 
 
gizarte laztankor, obeago bati begira. 
 
  
 
Barritze barri baten gardendura bizikor 
 
ta, ale betez buruturiko maitasuna... 
 
gogai sendozko elburu emoitsu, argikor, 
 
ta, eder batera garuazan eldutasuna. 
 
  
 
Izadian lez lora bediz, gogo-biotzetan 
 
gizatasunezko emoi, ogidun galburu 
 
beteak, gizartean burutzeko benetan 
 
ALKAR MAIRATUKO GAITUN OGI BEDEINKATU!! 
 
  
 
              
              |