L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1991 (1991) —Hurrengo artikulua







 

 

Maite dot maite

 

Muniategi-tar Sabin

 

Maite dot maite, zugaitz barrien Jorrailleko

ezetasuna ta, Udazkenez negar dagin

orri orizkatuen aizepeko zinkurin

ituna, gero, banan-banan lurreratzeko...

 

Maite dot maite, zugaitz eguzkituen dirdaia,

Udaran, itzal-aterpe gozoa eskeintzen

ta berein txoriren bizitzadun egarria,

abesti samur ta ederrakaz aizeratzen.

 

Maiteago dot oraindik suak kixkalitako

egur garrazta zauritua, ain minberati,

gelditu izan zana bai, aldi baterako.

 

—Ez txori, ez aize, erreta ta, am mirabe,

gelditu zana bide ertzean, errukarri,

aztutako maitetasun zar bat bezelaxe.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.