L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1991 (1991) —Hurrengo artikulua







 

 

Antza danez

 

Muniategi-tar Sabin

 

Antza danez

eguzklak, gaur,

«toton» egin dau.

Ene Ama Lur!

Ez da etorri,

ez da ikusi

oraindik emen.

 

Baiña, zelan ez?

Gure katua

miau ta miau

orain-oraintxe,

sukaldean zan

estu ta larri,

gosari eske ikaratua.

 

Euzkia nunbait

odei batean

katiatuko zan ta,

antxe bertan

egongo da, bai,

eguneroko

ibillaldia

betetzeko zai.

 

Aizeren batek

ez ete dautso

ba, lagunduko

andik urteten

bere betiko

eginbearra

egiztatzeko?

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.