|  
              
               
  
 
Zorion-poza dagerren olerki bat 
 
  
 
Muniategi-tar Sabin 
 
  
 
Inguru illun baltzean 
 
zorion-poza dagerren 
 
olerki bat idaztea, 
 
ezta erreza, nabarmen, 
 
errian ta, gizartean, 
 
ain agirikoa danean e 
 
tsipen ta, naigabea. 
 
  
 
Baiña. Zer egin? Zer egin, 
 
eguzki argiz jantzi dan 
 
egun zoragarri, urdin, 
 
egun alai, eder bataz, 
 
ni jabetzen naizenean 
 
izadiarekiko pozaz?. 
 
  
 
Dana dala, abestira, 
 
argira, bizira nadin, 
 
maite-bidezko senaren 
 
itxaropen iturrira; 
 
eguzkipean gora min 
 
doyan egun eder onen 
 
laztandurak jazotzera. 
 
  
 
Baldin ba-yako atsegin 
 
itzi, irakurleak berak, 
 
bere gogo ta, zentzunaz, 
 
biotzaz erabagi dedin, 
 
poztuta alako «zerak» 
 
damotson argitasunaz 
 
edota, neketan, samin... 
 
  
 
Ai! Nire alaitasuna 
 
masaillako bat ete da 
 
oñazearen gorputzean 
 
ala, denpora barrien 
 
itxaropena daroan 
 
aizekirriño gardena 
 
maitezko agur gozoan? 
 
  
 
Izan bedi argi izpi, 
 
ur tanta garden ta ona 
 
bizitzaren lagungarri 
 
bere alegin apurrez, 
 
gogoz, aurrera doana, 
 
asmo sendo, eginkorrez, 
 
biotza zabalduz, kantari. 
 
  
 
              
              |