|  
              
               
  
 
Bizitzaren poztasunean 
 
  
 
Muniategi-tar Sabin 
 
  
 
                1 
 
  
 
Bizitzaren poztasunean 
 
eguzkiak dira bikoizten 
 
bide bazter egaletako 
 
basa loratxu soillenetan. 
 
  
 
Mundutza bat dizdirapean 
 
apalki aundia txikian 
 
ezkutapenez beteriko 
 
erakunde ederrenean. 
 
  
 
  
 
                2 
 
  
 
Zenbat jakintza gure izadian 
 
jaiotza emoteko orri bati, 
 
edozein ardura bakoren 
 
aundi-maundizko arinkeriz, 
 
ostikopean, itsukiro, 
 
zakarki zapaltzeko gero, 
 
lurrean basatuak, narrez, 
 
iñortxo ez garalarik oartzen 
 
aren izate arrigarriz, 
 
eta egitura ederrez! 
 
  
 
              
              |