L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1991 (1991) —Hurrengo artikulua







 

 

Jainkoaren iruntza edo Mariaren esne garbia

 

Lisieux-ko Terese

euskaratzailea: Igotz

 

        (Azken egunetan, Lisieux-ko Terese deunaren olerkiak euskeratzen ekin dautsot: 54 bat dira guztiz, bederatzi urte monja karmeldar eginda 24 urtekin il zanak biribilduak. Berezkoak emona eta ikasiak ekarria, gazte onek ba eban edersena eta bertsoak koplatzeko erreztasuna; pentsamentuz lau ta bizi, eta olerki legez bipil, miresgarriak ditugu aren sorpenak).

 

                             1

Ene Jesus Jauna, Amaren altzoan etzuna,

oso agertzen zaiataz maitasunez dirdaitsu.

Maitasuna, begira misterio esan-eziña,

zeru-egoitzatik lurreratzen zaituna...

Ai, laga niri be zapipe eskutatzen

izaki-begietatik ondo gordea,

eta zure ondoan, oi Goizeko Izar!,

or aurkitu det nik aintzin-zerua.

 

                             2

Goian esnatzean argi-dizdiz barri bat,

eguzkiaren len-erraiñuak ikustean,

zabaltzen asten loretxo samurra

usain gozozko lurruna biran edatuz.

Larrosadi guztia ondo guri, goiztar,

bizitasun gozoz gau orniduten dau guztia,

barne-indar oparotsuak ekarria,

potin barriz lorea eder jarririk.

 

                             3

Zeurea dozu, Jesus, iore guztiz edegia,

nik zakustaz zeure lenengo itxartzean.

Zeurea dozu, Jesus, larrosa lilluragarria,

potin ezoa, eskertsu eta txit gorrizka.

Zeurea Ama laztanaren beso ain aratzak

seaska leun dagitzuen errege aulkia.

Zure eguzki joria, Maria'ren erraia da,

eta zure larrosadia, aren birjiña esnea!...

 

                             4

Ama koronkutuna, nire jainkozko Anai txikia,

onen begietan dakust nik etorkizuna osorik;

laster nigaitik Zuk itxiko zeure Ama,

dagoneko maitasunak jasan-azten zaitu.

Baiña Gurutz-gaiñean, oi Lore edegia!,

nik dazagut zure usain-lurrun gaiztarra,

nik dazagut Manaren larrosadi joria,

bere Jainko-odola, Birjiñaren esnea da!...

 

                             5

Larrosari au Kutxa barnean da gordetzen,

zeruetako aingeruak zoraturik dakuse,

Jainkoari eskiñik berex euren erregu bizi-goikoak;

Juan doneak bezela diño: «Ona ementxe

Bai, ona emen, Itz au Osti egiñik,

betiereko Apaiz, Bildots apaiztua».

Jainkoaren Semea, Manaren seme egiña,

aingeruen ogia da Birjiñaren esnea.

 

                             6

Serafiña aintzaz jatzu janaritzen,

paradisuan da bete-betea aren zoriona,

Nik, aur makal, nik ez dakust ostian

kolorea baiño, esnearen irudia soilki,

baiña aurrari ondo datorkion esnea da ots,

Jaunaren maitasun bardinbakoa dozu,

O maitasun samur!, indar barrendu-eziña!

Ene Ostia zuri, zu zaitut Birjiñaren esnea!...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.