|  
              
               
  
 
Elizea 
 
  
 
Karol Wojtyla 
 
euskaratzailea: Igotz 
 
  
 
Ormea 
 
  
 
Orma bat. 
 
Orma baten pusketa. 
 
Zutoin lauek gora deznitxoetatik, 
 
egarberak, santu sendoak 
 
euren ibil-gura mundu zear baretzen, 
 
egin bat opa dabe, Talud aundia, 
 
liburuetatik urtena, 
 
zabalik oneik, eta arrakaltzen gaitue. 
 
  
 
Goi gaiñak ez dabe zapaltzen orma au, 
 
ez ditu pisutzen urrun bizi diranen lepo gain biziak 
 
euren biotz nekatuen gelatxoetan, 
 
Ezta ez dau pisatzen orain biratzen dauan lurraren leza au, 
 
eta olan izango da beti, amaren bularretik / gizona jaio ta iiten dalarik. 
 
  
 
  
 
Lezea 
 
Lezeak lezeari dei 
 
  
 
Zuk ikusten dozu aize-boladak 
 
apurtzen diran usgune bat bezela, 
 
urrutiko aitz gaiñean garauak lez 
 
dirdir dagie zidarrezko kristal pikorrak. 
 
  
 
Lenengo aldiz eskatzen dautzut, 
 
zuk beste Lexara bear dozu begitu, 
 
zeure begietan ixiotzen danera. 
 
Gizon bakotxak bere begien 
 
barruan daroa, eta danen artean 
 
lekutik bera kendu ta bidekatu daroe 
 
itxas-untzi bat lez sorbeldetan. 
 
  
 
Mugimendu izugarri onetan 
 
ez dago ezer au desegin daikenik, 
 
luma batez bezela zeure ikurra 
 
zoazala idatziz eraiñu bakotzez 
 
zeure begi edeglakaz. 
 
  
 
Zuk inguruz esitu arren, 
 
ez uste izan zugan ez dagoanik Lezea. 
 
  
 
Aren argi-dirdira zuk zeure begiz 
 
Untzia itsatsiz doatzu, 
 
saminkor, zeure lepoan. 
 
  
 
Eta bera zeure aragian dozula 
 
gizaseme bakotxaren Izateak lez 
 
bultz daragiozu Lezeari. 
 
  
 
  
 
Beltz bat 
 
  
 
Zugan nik begiratzen 
 
dot, ene anai, azkenbako lurraldea, 
 
berton irrekaztoek beingoan gelditzen dira, 
 
bertan dagi eguzkiak bere zer guztia, bere altxorra, 
 
burdiñezkoa, gorputza balitz lez laba barruan. 
 
  
 
Zugan dardar dagi nire adimenak 
 
zure metalean 
 
Nire adimena era askotako ozkadurakaz, 
 
balantzaka dabil 
 
egiaz guzurretik aldenduz 
 
Pez aundla bai balantza berak 
 
irudiak negurtzea 
 
neure begietan eta zeureetan dizdiz dagienak 
 
bizitza bardiñaren izate bardiñaren 
 
uneak legez alkartuak. 
 
  
 
  
 
Zola 
 
  
 
Gure oiñak emen zapaltzen dabe 
 
jaioten diran lurra, 
 
ormak eta zutoiñak. 
 
  
 
Euren artean galtzen ez ba zara, 
 
eta batasuna aurkitzeko bide ba dagizu, 
 
eta esan-naia, Zolak zuzentzen 
 
zaitulako da. 
 
  
 
Zolak ez ditu bakarrik 
 
etxe barri batzuk alkartzen, 
 
baita gure artean dagozan usguneak be 
 
geure auleri eta utsak jakiñik gabiltzazanak. 
 
  
 
Zu zara Arria, 
 
zu zara Zola beste batzuk be ibillia. 
 
  
 
Aurrera doaz elburua jakiteke, 
 
eldu nai dabe zuk daroazuzan lekura 
 
usguneak alkarturik 
 
pentsamentuak dardar-azoten dauazan begirunez. 
 
  
 
Pedro (Arria) zara, 
 
artaldea doan arkaitzak lez oinkadak zaintzen dabezana. 
 
  
 
Arkaitz da Zola au, 
 
jauretxe ikaragarri batena. 
 
  
 
Eta gurutzea da janari. 
 
  
 
  
 
Kripta 
 
  
 
Jatsiz goaz, iges goaz 
 
Zolatik, an geratzen dira 
 
gure oinkadak.
 
  
 
Zulatzen dogu arkaitza 
 
gizona aurkitzeko. 
 
  
 
Ainbat ardiren apatxez 
 
zauritua dago. 
 
  
 
Ez ekien ardiak 
 
nor zapaltzen eben. 
 
  
 
Desagertzen dan gizona 
 
ala iñoiz desagertzen ez dan Gizona. 
 
  
 
Kriptak esan leiskizu 
 
mundu osoa lotu eta banatzen dauanak. 
 
  
 
Gudari-talde eskerga batek lez, 
 
nekatu arren, amor emoten ez dauanak. 
 
  
 
Eta, alan be, danak 
 
jagiten dira, nekeak ez daroaz illobira, 
 
ezta zaarrak be, oneik orobat, miñak narras, 
 
euren joko-lekura doaz aringa. 
 
  
 
Euren laiñozko begiz, gazteak lez ikusten dabe. 
 
  
 
Beste mundu bat datorke 
 
euron gorputz eta arimen bidez, 
 
bizitzearen barna, 
 
eriotzaz emoten doazanak, 
 
pozikan emon be. 
 
  
 
Txiro eta billois geratuko gara, 
 
kristala legez, diztikor, 
 
isla ezeze ebagi be egiten dabenak. 
 
  
 
Eta ebagitako mundua 
 
zigorka alkartuko dira kontzientziak, 
 
eta jauretxe au euren sutondo biurtu eben. 
 
  
 
  
 
Ebanjelioa 
 
  
 
Egiak ez dau ixuritzen eriorik zaurietan 
 
errea alderatzeko, 
 
ez zaiakoz leporatzen gero kale-zear doan asto bati 
 
egiak jakin bear dau mln egln eta ezkutatzen. 
 
  
 
Buruko gogoetan zoliagoak dira 
 
gizasemeengan zerbait makur-azten danean; 
 
danak dabiltz billa zelan artez jarri 
 
aurrekaldea ez, baiña azpi sakona, 
 
azpia baiño, untziari oñatuak lez gogor dagiona. 
 
  
 
Egiak jaso oi dau gizona, 
 
Gizona bera jagiten ez bada, 
 
orduan etxe eregiak pisu bikotxez zapaltzen, 
 
eta au danok sentidu oi dogu geure gauza lez 
 
bide egiñaz aurkitu doguzan kalez gabiltzala, 
 
Astoak garoazenez, 
 
(kale orreitan egia 
 
gitxituz ala geituz ete doa?) 
 
aurrera daroaguz begiak trankil, 
 
ziuak ez gaitu arrapatzen. 
 
  
 
  
 
Iturriak eta eskuak 
 
  
 
Aintxiña esandako itzak eutsita bizi gara, 
 
eta euretan ezer aldatu ez dadin 
 
kantu aundiz bir-esaten daguz. 
 
  
 
Ori bakarrik? 
 
  
 
Ba-dira esku ikusi-eziñak 
 
guri laguntzen dauskuenak untzian erramuka, 
 
untzia eroanez istoriaren ildo kulunkatsuz, 
 
azpi-arriz beteriko istoria zakarrean zear. 
 
  
 
Naiko al da iturri baten sartzea 
 
ikusten ez diran Eskuak billatu barik? 
 
  
 
  
 
Uri biak (Azkena) 
 
  
 
Uri bietatik bakotxa 
 
biotzetik biotzera 
 
aldatu leiken oso bat dozu. 
 
Biotz bakotxetik bizi bear dabe, 
 
Iñor be ezin leike bizi, bat naiz bestean ezik, 
 
eztabaidaz jokatu genduan ordu luzeetan, 
 
eta irugarren uriko argiak dakusguz sartzaldean, 
 
egunaren gantzuz eder-apañaren agertzen jakuna. 
 
  
 
(1962) 
 
  
 
              
              |