Amets-zura
G. Muñoa
I
1
Zazpi bihotz bete ezpatada,
zazpi odol zaurien nigarra,
zazpi amets gaizto datoz nigana,
zazpi begiez biluztutako amaia.
Azpilean arro urdin itsasoa,
azti jokoz urraturik basoa,
saskiz giltzaturik asmoa,
aski gaurko ausardi pausoa.
Kolorerik gabeko amets ilunak,
zazpi zilar izarren disdira izkutua,
lizardien arteko eroen zuzentasuna
nonbait ahaztutako inoren bihoz odoltsua.
Zazpi zentzu gabeko hitz gordinetan, gorderik
lengoke, damatxo baten filosofia. Zazpi aldiz
ahoskaturiko zazpi hitzetan, leudeke amoros
haien gordelekuak. Askatasun ezan lokarririk
gabe jositako zazpi lerrotan genezake itxuri bizitza.
Bi tarteko lerroen artean igor al daitezke
egun beteko zoramenaren miseriak?
2
Gabon Gauaren
aparrez estalia,
kaos guztien
kosmosaren ikara,
amets.
guztiek dira gezur,
gezur guztien,
egiaren ikara.
Babelgo dorrezainaren,
hizkera urdina,
urdina birgina,
entzun, adi,
baina ulertezina,
ulertezina
ulertezina
gezur guztien
egiaren ikara.
3
Kanpai dorreko,
ezkil hotsa,
dan dan dan
dan
joka eriotza
Itsasoko Andra Maria
babes hotsa,
dan dan dan
dan
lurtarren ahotsa.
Menditarteko Ama
Seme eta Bildotsa
dan dan dan
dan
erromesen laguntza.
Oiartzunik gabeko
kantuaren lotsa
dan dan dan
dan
burua ezin altxa.
II
1
Bi, bizitzaren
bi zatien bitarteko,
doinu kilikariak,
goibeltzen du,
bihar arteko
lori donirikoen ezpala.
Bi, bisitarien
bihotzen begitarteko
kolorea irudikaririk,
iluntzen da, egun lortzeko
itsas ludikoaren aparra.
Bi, bi ehiztarien
grina garratza estaltzeko,
txispa makilkalariak
arrotzen du, basa, bazterreko
gose tragikoaren sugarra.
Bi, bi baleztarien
bizkarra biderkatzeko
gezi ziztalariak
erdibitzen du, edozein gorteko
pekatu kaotikoen sagarra.
III
1
Su, sutan dago
hiria
amets gorrien
ur sakonetan
murgildurik,
su, sutan dago
irria.
Zu, zugan dago
hazia
gau frutuen
lirikotasunean
amildurik
zu, zugan dago
bizia.
2
Galdutako ludiaren
ezpata disdiratsua,
zilar ziztadaz,
mundu amultsua.
Galduz, galduz, dihoakit
mundua, ahotsik, gabeko,
amildegien, amiltze etengabean,
eta zu, zure kobazuloko
iluntasun estaliatik, gozo zuri
zatoz, zatoz, bi ezpain,
ezpain, ezti, gozagarri.
Gizakume gizajoaren
gizalegea bailitzan, leizeak
narama, etengabeko jauzian,
itzal basatien eztenkadak,
irekin odola, sentikor
sentibera, bera eta maitea,
ezpainen tronu ilunean, dir dir
zilarra bihotzera, zazpi suen
zauriz, datza hila bihotza.
3
Laino guztien azpitik izadia da. Izanik
ere, lainoek gaituzte estaltzen,
euri hotza.
Lur irrikaz jauzten den itsas lizuna, beso
ezetuen artean, besarkada sakona,
uhin ahotsa.
lluntasun sarkorrean, sortu berri, argi ikara
da, ikara, zur eta huts, bizia
eta eriotza.
Ur bitan dihoa, ezinaren ahots zabala,
egun gaurkotasunaren geroaz nahasturiko antzina.
Bi izar bina zeru, urperatuz haragia, lizun
atseginez, hornituriko zelaia, sabei lotsa.
Barne muinetan ernaturiko, suzko haragi,
bularra, bizitzara jauzitako ondorengoen malkoa.
Irudi errepikaz, aztoraturik ispilua,
islada ilun, disdira, itzal hertsien sakona.
Zazpi lorez, zazpi sugez estaliriko antsia,
bizi grina etsituaren, erioaren hurbila.
Lelorik lelo, lehen aldiko lerrotik sendo,
gordina, leloa aurrera doalarik
datorkigu azkena.
IV
1
Gauerdiko loraldi hezetan,
amets lizunen
koloreztutako beldurra,
infernu itzalaren,
amildegia,
beltza elurra,
hila ere
baitago
gizonaren lurra.
Gauerdiko loraldi hezetan,
bekatuen,
bekaturik balego
gau ezkilaren lotsa,
beltza bihotza,
bizia ere
galdua
heriotz hotsa.
Gauerdiko loraldi hezetan,
azken triptikoen,
lurpeko herena,
gizon bakoitzaren,
jauzia,
dama arrotza,
joanik ere,
doakigu
azken esperantza.
2
Arpa itsuen, kantu
lizunen artetik,
artea, hartan
artazuriketaren solasaldian,
ardo gozoen
garratz ozena
isuri artean,
atari atabikoaren
mirakulu eta ametsa.
Bat, eta bat,
bi dira zeru,
urdin itsaso,
mugildurik musikaren,
nota biluzien
igeri sensualean,
hezetasunaren gainean,
adats magikoaren barna,
makila eta sua.
3
BAGA
ehiztari iluna mendi ikara
egunez ere etxeratu arte GABA.
BIGA
txoria kantari zegoana
asaldaturik izkutatu da KABI.
HIGA
argi kolorez zerua iduri
deuseztatzeko gorrotoz gizona GAI.
LAGA
handi nahiak bularra puzturik
adimen borondate hain maitasun arGALA.
BOGA
ilunduz doa basajaun mendietan
adi aurra hoa lotara aKABO.
SEGA
azken bost puntuak indar beltzen
eskutan datzate urrez loturik gauzKATE.
ARMA
txispa txistuz lurrera ezkila
dinbili dandala urrunean marMARA.
TIRO
dandaba hotsa trumoia ote
kaltea areago madarikatua HORI.
BELE
hegan zebilena lurrera bota
bizirik utzi bazenu ia HOBE.
PUM!!!!
|