L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1992-1993 (1993) —Hurrengo artikulua







 

 

Azken katea

 

G. Muñoa

 

Basa Jainkoen

eskutik sortutako

itsas gerlaria

itsaso armadura

disdiratsuaz datorrena

«ez, ez dut amorerikan,

ez amorerikan behar»

burdinez estali behar dituk

gorputz ta bihotza

gorputz ta bihotza.

 

Ezer ezatik

sortutako gudari

itsas aparra

«ez diat behar

itsas armadura,

ez diat behar

lurperatu nahi nauena».

 

ez, ez amorerikan behar...

uhinek estali behar ditek

gorputz ta bihotza

gorputz ta bihotza.

 

Irudi galduaren bila,

irudi.

 

Hiru dira, uretan hilak,

iduri.

 

Iturri amilduaren mita

ituri.

 

Ihurri ametsetan habita,

izuti.

 

Idurki harroen zitarra

iduzki.

 

Irudi

bila,

Irudi,

galduaren

bila

ihurziritan,

zipristin,

bihurrietan

ipuizale

xaharra

ipularra bezain agorra

itzungiz doa

irudi

irudi galduaren

bila

zipristin

bihurrietan

irudi

galduaren

bila

bizia

zaigu

itzuri.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.