Urkiaga'tar Estepan «Lauaxeta»'ri
Agustin Zinkunegi
Milla bederatzireun bosgarrenean
Dagonillaren iruan
auzo-probintzi degun Bizkaian
Mungiako inguruan zeu,
Estepantxu sortu ziñean
leku alai ta txairoan
«Lauaxetako» basetxetxoan
sendi en baten beroan
Urkiaga ta Estepan ziñun
abizena ta izena
Josulaguna izan gurarik
ikasketara joana
«dana» laga ta itzuli ziñan
aita ta amatxon gana erlijioso
ez izan behar,
gurasoentzat zer pena
Aurrerantzean ere etzendun
denpora alperrik galdu
olerki goxo xamurrak egiñ
jakintza lanak ugaldu
lagun-inguru guziarentzat
beti gozoa azaldu
Euskadi aske irrintzi eta
Jel ikurriña zabaldu
Sabindar ziñan lau aldetatik
zeu, abertzale sutsua
«Iberon Ami»k itsatsi zizun
Jel gan maitasun gertsua
lotsatu barik nunai azaldu
kistar fede indartsua
atzen orduan ere alaxe
zerutar asnas kutsua
Idazle aundi biotz gozodun aingeru
itzez jantzia liburuetan ustu zenduan
jakindurian ontzia
zure ludiko lana izan zan
maitasuna eskeintzia
zeñen tamala! ain gazterikan
bizia ala kentzia
Aita maitea, barka zaiezu
Jesusek gurutzetikan
Estepanek, e ori egin zun
Kristo'tar zan aldetikan
ordu beltz artan, odol egarriz
bizia kendu gatikan
etsai ankerrak gaur ez ote du
egiñ zunaren penikan?
|