L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1992-1993 (1993) —<oler3711>







 

—Bertso paperak — 3. Euskalerriari gudan—

 

Askatasun Bidia

 

J. Mª Etxebarriak bildu eta prestatuta

 

                  1

Milla ta bederatzireun eta

ogeta amaseiko urtia

Garagarrillen amazortzia

egun ikaragarria

Lokarrietan sartu euskuna

geure euskaldun erria

zauritu eta baita erre be

Gernikan geure arbolia

negarrez dago ama Euzkadi

ez al da lotsagarria

 

                  2

Jaungoikoaren baimenarekin

nai neuke adierazo

Euzkalerrian nola daukagun

jente okerrikan asko

Izkillu eta txindiarekin

nai dabe goraño jaso

eta txiroak egon gaitezen

euren menpian beti lo

orregaitikan ekarri deusku

tramankulurikan asko (sic)

 

                  3

Asieratik esaten eben

katolikuak zirala

eta langille guztiak

nola masoituta dagozala

Esango deutsut argi ta garbi

jendiak jakin dezala

Kurutz aundi bat bularrian

ta eskuan bonba duela

Durango eleiza apaiz da guzti

beurak birrindu dutela

 

                  4

Kurutze deuna oinperatu

ta egin deuskue zapaldu

Aitzol zintzua ludi ontatik

egin deuskue bialdu

emakumiai ulia moztu

egin daitezen lotsatu

apaiz guztiai bizia kendu o

ri ez al da pekatu

egunen baten Jaunak zerutik

eingo zaituez zigortu.

 

                  5

Deungakeriak egin dituez

Euzkalerrian ugari

gaizkille orrek nortzuk diraden

oraintxen diraz agiri

txapel gorriak borlakin jarri

Naparrutikan etorri

karlista orrek lenago ere

saldu euskuen Euzkadi

rekete zikin oyek Ebrorantz

bidalduko 'guz emendik.

 

                  6

Zaldigañeko aeroplano

tankiak datoz ugari

izkilludunak zer esanik ez

naikua diraz agiri

euzko gudari mutil zintzuak

eukirik begiak zoli

an doiaz zintzo mendi gañera

esanaz aurrera beti

ama bakarra geuria da ta

askatu daigun Euzkadi.

 

                  7

Ditadurako jente okerrak

egindako batzarrakin

falangista ta alemandarrak a

lkartu diraz eurakin

Italiano makarroi zale

portuges zikiña berdin danak

batera etorri diraz da

sartu diraz Euzkadin

Sabin maitiak zerutik lagun

aterako dituz arin

 

                  8

Euzko gudari euzko langille

ez gaitezan atzeratu

Euzkalerrian kendu euskuna

atzera ein daigun lortu,

Lapurrak ere bere zigorriak

tribunalian baditu

Sabin zintzua goi orretatik

gugan etzaitezte aztu

kendutakua eman ezkero

guk besterikan nai eztu (u).

 

                  9

Mutillak ilten ez da besterik

au da gauza itzalena

fazista oker, napar reketek

Euzkadin egin zuena

gitxi eretxi gauza oyeri

kendu deuskue geure ama

lendabiziko guraso zarrak

au da esaten zuena

iñoren gauzaik geuk ez degu nai

eman bakotzai berena.

 

                  10

Euzkadi ama bakar bakarra

ez egidazu negarrik

euzkeldun zintzo eta garbiak

zainduko zaituguz

beti zikindutako seme okerrak

bialdurikan emendik

zeruan dago Sabin maitia

Jaunaren eskoi aldetik

biyak dirauskue zeuena da

ta artu egizue Euzkadi.

 

                  11

Bai Gernikako zugatz ederra

zu ziñan euzko zaindari

illuntasuna beste gauzarik

ez da errian agiri

zigortu eta zapaldurikan

batzar leku eta guzti

altza biotzak euzko gudari

diadar egiñaz alkarri

zarren onduan zugatz bernia

egin biar degu jarri.

 

                  12

Barru barrutik esaten deutsat

Jose Antonio Agirreri

zerade gizon biotz bikua

oraintxen dezu agiri

mendirik mendi izkilluakin

ikusi zaituez sarri

Ama Euzkadiren askatasuna

nai dezulako ekarri

Sabin len zana ludi onetan

zera bere ordezkari.

 

                  13

Agur gozo bat egiten deutsat

Euzko Buru Batzarrari

Mendigoizale, euzko langille

alkarturikan eurari

emakumiai zer esanik ez

goraldurikan Euzkadi

besarkatuta geratuten naiz

Euzkadin ministruari

esana bada askatasuna

biar dezute ekarri.

 

                  14

Biotz biotzez eskatzen deutsat

geure Jaungoiko onari

goi zerutikan izan dedilla

Euzko amaren zaindari

pizti txar asko sartu dira ta

euzkeldunak gagoz larri,

egun dontsua izango degu

lagundurikan alkarri

danok batera abestu daigun

Gora ta gora Euzkadi.

 

        Bertso paper hau Ondarroa inguruko bertsolariren batek edo bertso jartzaileren batek egina da seguraski, izen gabe dagoenarren. 1937-1940 bitarte horretakoa dalakoan nago. Eskuz idatzitako kopia batetik jaso dut. Ez ziran garai egokiak honelako bertso paperak zabaltzeko, eta kopiatu zuenak ezkutuan zuen.

        Hamarreko nagusian egina dago eta egin zuena bertso zalea zen. Baina ahal zuen erara egiten zuen eta tartean potoren bat ere sartzen du. Adibidez bigarren estrofan. Hor «orrenbeste tramankulo» jarrita zuzendu daiteke hutsa. Grafia zuzen jarri dut hitz bat bera ere aldatu gabe.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.