Bertso paperak 2. Frantziari
Frantziari
Bertsu Berriak - France
Duhalde
Itxassou
J. Mª Etxebarriak bildu eta prestatuta
Airea: Eta krichkitin eta krichkutun...
1
Eskual-herri chokotik nauzu, orai hasia kantari,
Agur eder baten iteko Frantzia Erresumari
Mila goraintzi
Derautzut zuri
Chuti zaite etsaiari
Lehoina bethi nausitu da buruz buru tigreari.
2
Hogoi garren mendean gira, nik bada erran beharra
Amodioz maite duguna, dugu Frantzia bakharra
Gure bandera
Zirade gora
Izan ondoan behera
Italia ta Alemania orai garrhaituak dira.
3
Amets baten pare mundua, zer gauza miresgarria
Alegrantziaren ondotik, nigarrez da iturria
Mundu berria
Dago jarria
Zer gauza izigarria
Gerla gainetik egitea, nola airean choria.
4
Adam eta Eben denboran, jada hasi ziren gerlan
Guduek Jesus zarri zuten, kurutz fikaturikan
Martir hilikan
Kurutzefikan
Pairatu guregatikan
Hala sofritu duenik ez da munduan gizonikan.
5
Verzengetori haundia zen gure lehen gerlaria
Bere tropekilan atakatu zaraukun Italia
Errom' hiria
Hartu guzia
Bai erresuma haundia
Holako Frantsesak merezi duke segur aipatzia.
6
Hunen ondotik Sesar hasi zeraukun Italiatik
Verzengetorik ihardetsi, baitzerakon Frantziatik
Gerla gogotik
Eginagatik
Ez izan bitoriarik
Verzengetori errendatu jatekoak finiturik.
7
Verzengetori hoi Cesarrek, sei urtez preso altchatu
Zazpi garrenian Italian, berek baitzuten garbitu
Bulogna deitu
Hirian duzu
Haren potreta harritsu
Ohore bat zor diokegu, baitzen Frantses kuraietsu.
8
Gerla haundienak dituzu, Eskuaraz kopiatuak
Aipatzea merezi duke, gure Jeanne d'Arc gaichuak
Etsai gachtuak
Hemen sartuak
Harek ditu kasatuak
Zeruko lorian kontserba dezala gure Jainkuak.
9
Ehun urtez pasaturikan, bataila izigarria
Mila lau ehun berroitahama-hiruan finitzia
Biba Frantzia
Chutitu zia
Jeann d'Arc salbatzailia
Zuk egin obrek merezi dute pagatua izaitea.
10
Burrego batek Jean' d'Arc zuen erretzerat kondenatu
Ruaneko plazan martir gaichoa sutan baitzen finitu
Bihotza laztu
Pena dut hartu
Harek baikitu salbatu.
Zeruetan izan dadila, sekulakotz haren lekhu.
11
Luzegi izan laiteke gauza guzien aipatzea
Famatuenak hemen dira, bat Napoleon haundia
Hau gerlaria
Izigarria
Zen lehoina iduria
Berroit-zortzi orenez izan zen Europako nausia.
12
Hunen ondotik hartu zuen, Rusiako bidia
Bai eta ere bildu izan Mozku deitu hirira
Dena erria
Hatchemaitia
Zer gauza izigarria
Goseak obligatu baitzuen gibelerat itia.
13
Hameka urte gerlen buruan, Napoleon tronpatu
Waterloko batailan zuten, Angelesek preso hartu
Saint-Heiene deitu
Izlan egotu
Sei urthez zuen sofritu
Han hiltzen bainan Frantziarentzat hark inahalak intu.
14
Hemeretzi ehun eta hamalaugarren urtia
Aleman horrekin egin, ginuen gerla haundia
Bainan Frantzia Paregabia
Izan tzen haren nausia.
Uste izan-gatik ginela, haren aldian ttipiak.
15
Verduneko ifernua zen, orhoit garri guretako
Alemanek billeta galdu zuten Parisen sartzeko
Etcherateko
Bidia hartzeko
Ez kapable kurritzeko
Frantsesen kontra galduren dute buruz buru hasteko.
16
Hemeretzi ehun eta hoitemeretzigarrena
Hitler Alemaniatik, kolpeka hasi zaukuna
Mundua dena
Nahi zuena
Gosta zerako iazoina
Haren erresuma izan da, munduko chehatuena.
17
Rusiatik ethorri zaion. Eztalinen beltzuria
Haren aitzinian etchian sartu, nola zilhuan hacheria
Ihiztaria
Paregabia
Hitlerren adichkidia
Angeles eta Amerikanuak aldiz tinbalariak.
18
Gure Frantzia beira zazu, othoi Zeruko Jainkoa
Jenden artian izan dadien, bethi bakhe saindua
Gerlako sua
Da ifernua
Han dantzan dabil deabrua
Hartarik salba dadiela, Frantses populu gaichua.
Egilea Duhalde da. Bertso paper honetan «Itxassou» jartzen du jarraian. Izenik ez du jartzen baina, Noël da seguraski. Honelako izena jartzen du beste bertso paper batzuetan eta hau eta beste haiek paper mota berdinekoak dira. 1993ko Karmelen aterako dira bertso paper horiek. Frantziaren historiako guda batzuk aipatzen ditu. P. J. ARISTORENAk Nafarroako bertsolaritza liburuan 221. orrialdean aipatzen du bertsolari hau.
|