L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1994 (1995) —Hurrengo artikulua







 

 

1915-ian...

 

Batixta Borthiry-Salla

 

                                 1

Oi zer plazera ükhen düdan goizan iratzartzian,

Txori bat khantüz entzün eta, ustez nintzan Frantzian,

Bena heben niz maleruski, krüdel hoien esküpian,

Ametsak oro Frantzian, bena heben nago, bai Prüsian.

 

                                 2

Txori botz ezti xarmagarria, loriuski khantatzen dük,

Ar'eta goiz dük orano, bena hi entzün eta jeiki nük,

Lekhü trixte huntan, heben, hire botza arrotz dük,

Frantziarik jin hizanez galthatzera ausart nük.

 

                                 3

— Erraiten deiat bai berhala Frantziarik jin nizala,

Jaun Presidentak igorri nik bere haurren ikhustera,

Bena nula naik ezagützen ni heben arrotz nizala,

Uste düka Alemanian erresiñolik eztela?

 

                                 4

— Badük bai, bena khantatzen die hire airetik khanbio,

Errepikan bethi ari tük, ustez gure inganio;

Erresiñolak entzün, bena papo-gorri gehiago,

Eüskal-Herriko kardinaliak beinütüke nahiago.

 

                                 5

— Eüskal-Herrilat ützüliko hiz, eztezala berant-etsi,

konfidantxa ükhen ezak, eta koraje har bethi;

Jaun Presidentak igorri nik jakitera zien berri,

Eta erran ditak jinen zaiziela libratzera armadeki.

 

                                 6

Jaun Presidentak bahai igorri jakitera gure berri,

Ezkirela gü irusenak erranen deiok nik exi,

Mehaxü petan esklabo, eta erdi gosez aldiz bethi,

Galeretako gaizki eginak uste diat diren hobeki.

 

                                 7

Har'zak koraje, plazerez dükek phena hoien ondoria,

Frantses soldaduek ükhenen die uhure eta loria,

khantüz deie bai egün batez ekharriko bitoria,

Etandarrak gorarik, eta bandera trikoloria.

 

                                 8

Egün hura, oi bena bertan Jinkuak argi baleza!

Kontsolatzeko har dezadan arma eta baiuneta;

Nik bezala sofritü dianak ezin beitiro ez pharka,

Azken Prüsienak ezarten diano Frantseser bürüz ezpata.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.