L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<pami0300>— Pamiela-3 (1983-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

"Jolasean"

 

Kakabeltz

 

"Errezago pasatzen du gamelu batek jostorratz baten zulotik aberats bat zeruan sartzea baino": Errezago pasatzen da gamelu bat jostorratz baten zulotik euskal liburu bat txosten, aipamen edo erreseña txiki batekin argitara dadin baino esan beharko genuke era berean.

        Hemen aipatzen diren bi liburu hauek sarituak izan dira. Batak "Cafe Iruña" jaso du. Ezer gutxi daki idazlari ziztrin honek sari horri buruz, baino ba dirudi euskal idazle gazteen obra kontutan hartzen duela. Besteak "Xalbador Saria" jaso zuen. Sari honen planteamendu eta oinarriak fosildurik daude aspaldidanik, eta horregatik azken irabazle eta obrek ez dute egun egiten den literaturarekin harreman handirik, salbuespen batzu kenduz.

 

                "Jolasean"

                J. Sagastizabal, Cafe Iruña Saria.

                1983. Hordago.

        Kritika hau atera orduko, jende askok ezagutuko du liburua edo eta komentarioren bat irakurrita izango du inork, dexente hitz egiten ari bait da liburu hontaz. Liburuak ez du "nobela"ren izena merezi, ipuintxo bat bait da luzera eta teknika aldetik. Seksua eta jendearen arteko harremanak gai nagusiak direlarik, beste gai batzu ikutzen dira lanaren zehar; euskararen egoera, orientalismoa... baina zeharka, ideiaren bat insinuatzen da eta ez da gehiegi sakontzen. Berrogeitamar orrietan ezin da gehiegi sakondu, zihur aski.

        Hala ere, lanak baditu bere alde onak. Niri gehien gustatu zaidana nabaritu dudan ausartasuna litzateke. Badirudi euskal literaturan inork ez duela zenbait gai ikutu nahi. Inork ez duela bizi garen eguneroko errealitatean sartu nahi, inork ezin duela errealitate hori literatura bihurtu. Eta horren ondorioz beti ari gara "une literarioak" "espazioak" etb., etb., bilatzen. Horren ondorioz ere, argitaratzen diren gauzak munduan egiten den literaturan oinarritzen dira, eta "plagio" hitza oso gogorra ematen badu ere, ez dute orijinaltasun handirik.

        Sagastizabalen liburua ez da ikaragarrizko nobela bat, ez eta ikaragarrizko ipuin bat ere. Baina aukeratutako bidea (gaia, tokia, pertsonaiak) ona da eta batzuei gustatzen ez bazaie beraien problema da.

        Batuaz idatzita dago eta errez irakurtzen da. Ikusi beharko ditugu idazle honen hurrengo lanak.

        Nik apalki eta groseria matxista itsusi baten bidez, pittilina altxatu zaidala irakurtzean esango nuke.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.