Bizitza baten hitsa
J.M.L.
Poemas
Czeslaw Milosz
Tusquets Editores. Barcelona, 1984.
148 paiak. 450 ptz.
Aipu egiten dugun olerki bilduma honetan, autoreak egindako nausiak bide ditugu. Egilea, Nobel Saria hartu zuenetik, 1980.ean, ezagutua, Lituanian jaio zen 1911ean. Halaz ere goiz abandonatu zuen bere sorterria, hartaz geroztik Poloniaz eta polonieraz aritzeko. Poloniera bere aberri linguistikotzat hautatuko du, nahiz eta Bigarren Gerrate Mundialaren akabantzan Zentro Europan gaindi ibili eta azken hogeita hamar urteotan Estatu Batuetan bizi, bertan Berkeley Unibertsitateko irakesle delarik.
Liburuak baditu, poemez kanpo, Barhani Stawicka itzultzaileak prestatutako oharrak eta bibliografia eta C. Miloszek Nobel Saria hartzean egindako hitzaldia.
Hitzaldian aipatuko ditu bere obran bereganatutako influentziak eta eragipenak. Hauen artean Bibliarena (orain ari da polonierara itzultzen), Selman Lagerlof-ena, Simone Weil eta ahaide zuen O.W. de Lubiz Miloszena (azken honen obra duela hogeiren bat urte plazaratu zen "Antologia Poetica" izenburuaz).
Suediako Akademiaren ustetan, Miloszen obran Bibliaren eragipena soma dezakegu. Autorea, bere errumes bizitzaz "Parabisutik kanporaturako gizona" iduri luke eta bere poemetan, besterik, "Éxodo" izeneko poeman, kasu batez, desolamendua, hiria sutan, errautsa eta ormazaharrak besterik ez dugula azalduko digu, bidean su-ezpataz aingeru batek gidatzen gaituela. Edo malenkonia eta halabeharra: "Urteak jinen esperantza hutsaletan". Gizakumeekiko mesfidantza: "Ikaratzen naute herriaren alde ari direnen eskuak, herriak berak moztuko dituenak". Bestetan aberri-grinak, eraikuntza nazionalen problemak: "... bere seme-alabetan hoberenak ezezapun bilakatzen behin bakar batez datozenak, barrikadetan hiltzeko".
|