L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-7 (1984-urria) —Hurrengo artikulua




 

 

Oraingo nobela historiko bat

 

J.M.L.

 

                Gilen Garateako batxilerra

                Mario Onaindia

                Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala. Donostia. 1984.

                767 paiak. 750 ptz.

        M. Yourcenar, M. Graves edo Gore Vidalen ondoren egin izan du Ecok bere nobela famatua. Katalaneraz eta Españan L. Racioneroren "Cercumon" dukegu aipagarriena, Okzitano kataro askatasunzale haietaz. Baita Editora Nacional, Ediciones Orbis eta Ediciones Siruelak egindako berrargitalpenak. Gurean, hain entzute haundikoak izan gabe zerbaiska epiten ari da ildo hortarik. Berriki plazaratu ipuinak ditugu, hala nola "Ginebra Erregina" edo "Kristalezko bibotza" J. Sarrionandiarenak, edo ta liburu bereko hondar-solasa B. Atxagak egina. Jite honetakoa dugu ere, bainan sufismoaren argudioez apaindurik Mario Onaindiak politikariak idatzitako liburua.

        Delako liburuak Irun Hiriaren Literatur Saria bereganatu zuen 1983.ean.

        Sarriren ipuinean bezala, Durangoko herexeen mundua dugu fraile euskaldun baten —edo euskaldundua: Marioren nobelan Baionan, Silvain Pouvreau bezala— bidaia kondatzeko zioa. Bidaia eta Durangoko hirian suertatuko diren gertakarien lekuko. Gisa hortako beste nobelatan agi denez, heroea, kondatzailea, hortaz, halako anbiguitate beteriko pertsonaia da. Etika eta Errealitatearen erdibidean. Jainkoak edo Legeak aindua ezpaita, maiz askotan, munduan dena. Giroa, kokagune historikoa, ez da garrantzizkoena (eta eskerrak!), horrexegatik, azalpen historiko gabeziez, idazkera zalku eta arina —konmunzki— gertatzen delarik.

        Euskal idazle zaharrak, eta Periko Agerrekoak prezeskiago, maite badituzu, badago non bazka, Onaindiak oraingo honetan eskeintzen dugun liburuan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.