L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-10 (1985-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

—Esteban Urkiaga "Lauaxeta": poema inedito bi—

 

Lauaxetaren poema inedito bi

 

Jon Kortazar

 

Ineditoaz hitz egitea arriskutsua gertatzen da. Guk behintzat ez ditugu ikusi olerki biok inon argitaratuak, eta horregatik, inedito izena ematen diegu. Ea suertea daukagun eta errakuntzarik ez den gertatzen. Okerra izango litzateke aldizkari batetan argitaratuak izatea, baina ez dugu uste. Sarrera erudito honen ostean, goazen harira, eta larrira. Poema biok desberdinak dira. Bata 1935-VIekoa da, antza. Mairako deia izenburutzat duen olerkian Lauaxetak, janariaren gorazarrea egiten du. Ikus beza irakurleak zein hurbil bere gaia Topa baten ostean deiturikoatik.

Yakintza aldizkarian eman zen argitara azken hau, eta gaia edana izanik, jana ta edana, gai bardintsuak gertatzen dira. Tono neoklasikoa da, Frantziako giro berria jarraituz. Lauaxetak ba zuen ezagutzen dugun azken asmo bezala liburu neoklasiko bat ataratzea, oso edizio murriztuan, 100 ale baino gehiagorik izango ez zuen argitarazio bitxia. Ziur asko poema pare hau galdutako proiektu horretakoa dugu.

"El hombre bien barbado" ostera, kartzelako autoerretratu bat dugu. Kartzelako poeman S. Onaindiaren edizioan (Durangoko Gaiak aldizkaria, 4. zb.) ez genuen ikusteko aukerarik izan. Lauaxetaren jokera ironiko eta klasikoa uzten du argitara.

        Joan daitezen ale biok izan zitekeen eta izan ez zenaren frustrazioak sortutako gure amorrazioaren oroigarri.

        Eskerrik beroenak S. Muniategiri bere eskuzabaltasunean Mairako deia-ren fotokopia ataratzeko baimena eman zidalako, eta Felisa Urkiagari, olerkariaren arrebari, bigarren olerkiaren berri emate arren. Biei eskerrak Lauaxetaren oroimena (eta idaztiok) bizirik mantendu dutelako.

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.