Esteban Urkiaga "Lauaxeta": poema inedito bi
Mairako deia
Lauaxeta
Nire mai garbi, au maspar-pean yagok
txiro baño eder, neurriz gauz danetan.
Arrats baten gentza edariak yaukok:
aize-mihia yabilk matsorri-puntetan.
!Ator neure maira egunaren billa
zorion lorak, ba, etxaukek arorik!
Gaur gurea yoguk laketen gurpilla
ta iru Ederkunak yatozak alairik.
Jateak on begik, edanak ez gaitzik,
ta eure barrenan eztiz begok pozak.
Urrezko txol baten, doai xamurrenik,
aizkidetasunak bekar mintzo boxa.
Borgoña'ko matsak ezdozak gurean,
baña Laukaritz'ko mastien nigarra
Orati'k ledakek bertso ozenenean.
!Odol egin zuan Eguzki'ren garra!
Emaitzon umoan goiz-intza yatorrak
eta euron urak ez yaukok bardiñik.
!Erle-madari ta txakala-sagarrak,
zelai berdeetako usanez beterik!
Maian jarri adi, baña eure lagun
malko edo itunik ez egik ekarri.
Oraingoa sollik atzemon yagigun
ardo au bai-yakuk ezpanen pozkarri.
Edontzi mee bana eskuan jasota
edango yuaguk arrats onen isla.
Eta oianako otz bustia artuta
etorriko yakuk goietako itzala.
Iñok jaurri begik uri urduria
edo uin latzetan yabilkan batela.
!Guretzat, latsabaten altzaots eztia,
eta lora-pean yagokan kupela!
Bizitzaren guna txastatzen yokanak
ez yok artu bear jakitunen itzik.
!Jakintza onena ardo meeak yaukak!
bere kolkoan, ba, ez yabilk zadorrik.
!Geroa ezetsi, une eder ta argiak
sarri balio yok betiraunak aña!
Gaur ezer ez dozak biarko liliak:
ontzak ar egik ba, neure mai apaña!
|