Irudiak
Ramon Sanchez Zabaleta
Hiriko teilatu beltzen atzetik
gorde da eguzkia,
Hiriaren soin zikiratuaren atzetik,
azken izpiek
haren adar desafiatzaileak
nabarmentzen dituzte, eta
Gauaren hatsa usaitzen dut,
astun eta bare,
hordigarri,
erlauntza honetan.
Askatasunak ihes dagit
dastatu ahala,
itxaropena
horretan datza...
eta ez naiz aske!
erlauntza batetako biztanle
ekilibrista besterik ez naiz.
Gauaren ferekak ordea,
oraindik
mozkortzen nau, eta horregatik
konturatzen naiz, poliki poliki
Hilargia
itzaltzen hasi dela
Gaua erdoiltzen ari dela,
eta geure erreinua,
dastatu ahal izan dugunona,
egunak darion laino kiratsuak
gaua biltzen duenean
amaituko dela.
|